Samatze-Gixuneko geltokia

Samatze-Gixuneko geltokia (frantsesez: gare de Sames-Guiche) Tolosa-Baiona trenbidearen geltokia da, Bidaxuneko Kantonamenduko tren geltoki bakarra izan zena. 1912an inauguruatua, XX. mendeko bigarren erdira arte izan zen zerbitzuan.

Infobox train2.png
Samatze-Gixune
Samas-Guíshen
Sames-Guiche
Samatze-Gixune geltokia IV.jpg
Geltokia zuhaitzek izkutatuta.
<mapframe>: The JSON content is not valid GeoJSON+simplestyle
Kokapena
Udalerria Samatze
Zerbitzuak Itxita dago.
Garraio zerbitzuak

HistoriaAldatu

1846ko azaroan Bidaxuneko Udalak proposatu zuen Tolosa-Baiona trenbidean geltokia bat eraikitzea. Hamar urte geroago, 1856ko urriaren 23an onartu eta 1860 eta 1861 artean izan zen eraikia. Lehenengo bidaiariek 1864ko urtarrilaren 25ean erabili zuten. Trenbidean geltoki bi eraiki zuten: bata Gixunen, Biduzeko zubitik gertu, eta bestea Samatzeko Saint-Jean edo Donibane auzoan. Eraikin bi izatea alferrikakoa izanda, 1861eko martxoan Gixunekoa bakarrik mantentzea erabaki zuten, Bardozetik gertuago zegoelako.

Proiektua 1882ko urriaren 30ean onartu zuen Compagnie du Midi trenbidearen ustiatzaileak. Geltokia Harana eta Biduze zubien artean Monplaisir muinotik gertu eraikitzekotan bazen azkenean proiektua utzita izan zen.

Azkenean Samatzek 1912an lortu zuen geltokia eraikitzea. Eraikin berria bidaiarientzat geltoki-etxea, jeneroarentzat gela, argindar eta komunak zituen txaleta eta trenbide bi zituen.

Trafikoaren beherakada zela eta, 1973 eta 1977 artean behin betiko itxi zuten bidaiarientzat.

 
Geltokiko sarrera zena.

BibliografiaAldatu

  • Jean Robert, "Des travaux et des jours en piémont pyrénéen : Bidache", Jean-Pierre Gyss, Barembach, 1984, ISBN 2902912425 194 eta 195. orr.

Kanpo estekakAldatu