Robert Delaunay (Paris, 1885eko apirilaren 12a - Montpellier, 1941eko urriaren 25a) frantziar margolaria izan zen. Sonia Delaunay-ren senarra izan zen.

Robert Delaunay

Bizitza
JaiotzaParis1885eko apirilaren 12a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMontpellier1941eko urriaren 25a (56 urte)
Hobiratze lekuaGambais
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Sonia Delaunay Terk
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCollège François-de-Laval (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, diseinatzailea, antzerkiko dekoratzailea eta artista bisuala
Lantokia(k)Paris
Pont-Aven eta Espainia
Lan nabarmenak
MugimenduaOrfismoa
simultanism (en) Itzuli
neo-impressionism (en) Itzuli
Genero artistikoaarte abstraktua
izadi hila

IMDB: nm2233254 Musicbrainz: aaaed73d-d39c-4fd5-b764-943fedaa4200 Discogs: 2306108 Edit the value on Wikidata

Gauguin eta Seuraten neoinpresionismoaren eraginpean lanean hasi ondoren, 1908tik aurrera, Cezanneren obrak balio berezia hartu zuen, eta ikerketa kubisten bidetik abiatu zen, Gleizes, Metzinger, Le Fauconnier eta Légerrekin batera. Formen bereizketa egin zuen Saint-Sevérin (1909), Les Tours de Laon (1910-1912), La Ville de Paris (1910-1912) eta La Tour Eiffel (1910) sailetan. Kubistek ez bezala, argiak formak hautsi eta dinamismoa kolorearen bidez jasotzen duela proposatu zuen Delaunayk, bere burua kubismoko heretikotzat joaz. Delaunayren obrek Kandinsky eta Kleeren interesa piztu zuten.

1911 eta 1912. urteetan, erakusketa batzuk egin zituen Munichen, Der Blaue Reiter taldearen eskutik, eta Berlinen 1913an, Sturm talde espresionistak deituta. Fênetres et Disques circulaires saila dela eta (1912), Delaunayk gai figuratiboak eta ikuspuntu espazialak utzi eta kolorea, diskoetan barneraturiko kolorea, bihurtu zuen konposizioaren osagarri nagusi, era horretan arte abstraktuari sarrera eginez. 1930era arte, irudiak eta gaiak erabili zituen batzuetan (Portraits, Coureurs, 1924-1926). Arte ez-figuratiboan, sail polikromoak gero eta konplexuago bihurtu zituen (Hélices, 1923; Joie de vivre, 1930; Rythmes sans fin, 1933-1934). Delaunayren obrak bizitasun berria eman zien muralei (Décoration des pavillons des chemins de fer et de l´air, 1937).

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Delaunay