Ireki menu nagusia

Sonia Delaunay Terk, jaiotza-izenez Sarah Ilinitxna Stern (Odesa, Errusiar Inperioa, 1885eko azaroaren 14a - Paris, Frantzia, 1979ko abenduaren 5a) margolari ukrainarra izan zen, Robert Delaunay pintore frantsesaren emaztea.

Sonia Delaunay Terk
Sonia Delaunay portrait photograph.jpg
Bizitza
Jaiotza Odesa1885eko azaroaren  14a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1979ko abenduaren  5a (94 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Robert Delaunay
Wilhelm Uhde  (1908 -  1910)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria, diseinatzailea eta moda-diseinatzailea
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Mugimendua Orfismoa
simultanisma Itzuli
IMDb nm0216547

BiografiaAldatu

San Petersburgon eta Alemanian ikasketak egin ondoren, Parisa joan zen 1906an, eta hantxe geratu zen betiko. Hasieran Gauguinen eta Van Goghen kutsuko kolore biziko obrak egin zituen.

1910. urtean Robert Delaunayrekin ezkondu zen eta, Cézanneren eta kubisten eragina jaso ondoren (1913, Bal Bullier) harekin batera abiatu zen irudikatze-bide berrien bila. Abstrakzio geometrikoaren aitzindaria da, eta koloreak bere hutsean eskaintzen dituen bideetan barrena abiatu zen. Portugalen eta Espainian egon ondoren lan handiak, kolorea eta forma geometrikoak nagusi zirela betiere (Marché à Minho), eta erritmo zehatzeko obra geometriko ez figuratiboak egin zituen.

Dekorazio-lanak ere egin zituen, irudi geometrikoz (karratu, erronbo, zerrenda zirkularrak, eta abar) hornituriko gauzekin eta ehunek berebiziko eragina izan zuten modaren eboluzioan. Honez gainera, antzerkirako dekoratuak sortu zituen eta parte hartu zuen, senarrarekin batean, Pavillon des chemins de fer et de l´air aretoaren dekorazioan (1937ko Erakustaldia, Paris).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sonia Delaunay Terk