Ramiro Maeztu

Ramiro de Maeztu» orritik birbideratua)

Ramiro Maeztu Whitney[1] (Gasteiz, Araba, 1874ko maiatzaren 4a - Aravaca, Madril, Espainia, 1936ko urriaren 29a) idazle eta saiogile erdalduna izan zen. 98ko belaunaldiaren literatura-mugimenduaren kidea izan zen. Real Academia Española erakundean ere jardun zuen.

Ramiro Maeztu

(1934)

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 1a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia

Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1927ko urriaren 10a - 1928ko otsailaren 14a
Espainiako enbaxadorea Argentinan

1927 - 1930eko otsaila
Antonio de Zayas (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRamiro de Maeztu y Whitney
JaiotzaGasteiz1874ko maiatzaren 4a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaAravaca1936ko urriaren 29a (62 urte)
Heriotza moduaExekuzio estrajudiziala: bala zauria
Familia
AitaManuel de Maeztu Rodríguez
AmaJuana Whitney
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, diplomazialaria, literatura-kritikaria, kazetaria eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Lan nabarmenak
InfluentziakJuan Donoso Cortés, Friedrich Nietzsche, Werner Sombart eta Max Weber
KidetzaReal Academia Española
Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Acción Española (en) Itzuli
Sociedad de Amigos de Portugal (en) Itzuli
Mugimendua98ko Belaunaldia
Izengoitia(k)Rotuney, Cualquiera eta Van Poel Krupp
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Espainiar Berrikuntza
Batasun Aberkoia
Batasun Monarkiko Nazionala

Biografia

aldatu
 
Ramiro Maezturen karikatura, 1925eko urriaren 8an El Nuevo Mundo aldizkarian argitaratua

Gurasoak Manuel de Maeztu Rodriguez eta Juana Whitney zituen, kubatar jatorriko ingeniaria bata eta diplomazialari ingeles baten alaba bestea, biak Parisen heziak. Gasteizen jarri ziren bizitzen eta bost seme-alaba izan zituzten, zaharrena Ramiro bera, Angela, Miguel, Maria eta Gustavo.

Sendiaren diru-iturri nagusia zen Kuban zuten azukrearen ustiapena zen, baina horren inguruko zailtasunak zirela medio, aita etengabe bidaiatzera behartua zen. Ramiro, hamabost urte zituela ikasketak bertan behera utzi ondoren, Parisen eta La Habanan bizi izan zen. Cienfuegosen izan zen aitari laguntzen eta La Habanan irakurle gisa tabako lantegi batean.

Aita, Manuel Maeztu, Kuban hil zen 1898 urtean eta oinordetzarekin izan zituzten arazo administratiboek Juana Whitney eta bere bost seme-alabak oso egoera latzean utzi zituen. Alarguna eta seme-alabak Bilbora joan ziren bizitzera. Juana Whitneyk bertan Academia Anglo-Francesa deiturikoa ireki zuen, neskentzako egoitza moduko bat, eta bertan Mariak gogotsu hartu zuen parte. Ramiro, kazetari gisa El porvenir vascongado egunkarian hasi zen lanean[2]. Espainian, kazetaritza lanetan ibili zen Madrilen, Germinal eta El País egunkarietan. 1899an Hacia otra España argitaratu zuen.

1904an Londresa joan zen bizitzera. Garai horretakoak dira zenbait liburuxka (1911, La revolución y los intelectuales eta Obreros e intelectuales) eta Europako krisialdiari eta Lehen Mundu Gerrari buruzko zenbait lan: Inglaterra en armas (1916) eta La crisis del humanismo (1919, "Humanismoaren krisia"). Saiakera hoberenen artean Don Quijote, Don Juan y la Celestina (1926) aipa daiteke. Alice Mabel Hill britaniarrarekin ezkondu zen eta seme bakarra izan zuten, Juan Manuel

Espainiako enbaxadore izan zen Argentinan (1928), Primo de Rivera diktadorea aginpidean egon zen garaian. Monarkiaren aldeko jarrera nabarmeneko Acción Española aldizkaria sortu eta bertako zuzendari izan zen. Hizkuntza Akademiako kide izan zen (1934). Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkaria izan zen, eta Madrilen hil zen, fusilaturik, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean.[3]

Ibilbide politikoa

aldatu

Gaztetan anarkismoaren aldekoa bazen ere, ideia atzerakoiak aldeztu zituen ondoren. Izan ere, gaztetan Karl Marx gogo handiz irakurria zuen (nahiz eta mende hasieran bere determinismo ekonomikoagatik kritikatzen duen) eta Britainia Handian modan zegoen sozialismo korporatiboaz interesatu zen, eta bere prestigioak ahalbidetu zuen bere lanak erregimen frankistan irakurtzea eta zentsura saihestea, nahiz eta haren ideologiaren kontrakoak izan. Egile bihurtu eta birsortu aurreko gaztaroko bekatu gisa interpretatu zituen[4]. Kanten filosofiaren azterketak eta kategoria formalen a priori izaeraren formulazioak Maezturen pentsamoldea jarrera kontserbadoreagoetara aldatzearen hasiera ekarri zuen eta bere obran gero eta agerikoagoak izango ziren bere ideia erlijiosoak[5].

Era berean, militarista sutsu bihurtu zen eta intelektualen artean Primo de Riveraren diktaduraren ia defendatzaile bakarra.

Errepublikaren ondoren, aristokrata, finantzari, politikari eta intelektual talde handi batekin lerrokatua, katolizismoaren, monarkiaren (ez konstituzionala, baizik eta ordezkatzailea eta zuzenbide naturalak mugatua) eta demokraziaren (organikoa, ez liberala) printzipioetan oinarritutako alderdi bat sortzearen alde nabarmen agertu zen.

Hitler miresten zuen masen buruzagi bezala (nahiz eta programa naziaren alderdi arrazista eta anrisemitak kritikatu), batez ere Alderdi Komunista eta ezker osoa legez kanpo uzteko izan zuen erraztasunagatik[6].

Parlamentarismoarekiko desinteres eta mespretxu handia izan arren, Unión Regionalista Guipuzcoana izeneko partiduan bere hautagaitza sartu zuen, "Jainkoa, Aberria, Foruak, Erregea" leloarekin, eta eserleku bat lortu zuen[7].

Parlamentuko bere hitzaldiak urriak izan ziren, baina berak sorturiko etenaldiak eta beste parlamentari batzuei egindako irainak ohikoak izan ziren. Euskal Estatutuaren proiektuari dagokionez, Araban boto-emaileen % 40k baino ez zuenez babestu, probintzia banatzea proposatu zuen, gazteleradunena zelako. Estatutu sistemaren kontrakoa izanik, foru birgizarteratzea proposatzen zuen. Bere aurrean izan zituen Agirrek eta Leizaolak Euskal Herriko errealitate sozialari bizkar emanda bizitzea leporatzen zioten, eta bere eserlekua Oriol familiako jauntxoen trikimailuei zor izate hutsagatik egotea legebiltzarran[8].

Kazetaritza artikuluek osatzen dute bere obraren zatirik handiena. Zenbait kalkuluen arabera, 16.000 artikulu baino gehiago argitaratu zituen eta kazetaritzat zeukan bere burua[9].

Antzerkia

aldatu
  • El sindicato de las esmeraldas.

Eleberria

aldatu
  • La guerra del Transvaal.

Saioak

aldatu
  • Hacia otra España (1899).
  • Don Quijote, don Juan y La Celestina (1929)
  • La crisis del humanismo.
  • Defensa del espíritu.
  • Defensa de la Hispanidad (1934).
  • La brevedad de la vida en la poesía lírica española (1935).

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramiro Maeztu  

Erreferentziak

aldatu
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. (Gaztelaniaz)LASTAGARAY ROSALES, Mª Josefa.- Ramiro de Maeztu Whitney, un perfil biográfico.- Liburu honen sarreran: Crónicas de la Gran guerra. Inglaterra en armas y otras visitas al frente / Ramiro de Maeztu.- Madrid. La Ergástula, 2014. ISBN 978-84-16242-06-1. Orr, 41-77.
  3. (Gaztelaniaz)GONZALEZ CUEVAS, Pedro Carlos.- Maeztu : biografía de un nacionalista español. Madrid : Marcial Pons ed.; 2003. ISBN 84-95379-65-1. 359 orrialdean, gertaeraen kontaketaz gain, zehazten da ondoko epaiketaren erreferentzia, Espainiako Agiritegi Nazionalean,Causa General delakoa 1530 kutxan,4. piezan, 98. folioan
  4. (Gaztelaniaz) TORREALDAI, Joan Mari.- La censura de Franco y los escritores vascos del 98. Donostia : Ttarttalo, 1998. ISBN 84-891-486-6. Orr. 109-110.
  5. Gonzalez Cuevas,Pedro Carlos (2003), orr. 158
  6. ABC egunkaria. 1933ko martxoaren 3an, orr.3
  7. La Voz de Guipúzcoa , 1933ko azaroaren 21a eta 24a
  8. Kongresuko saioen egunkaria, 1934
  9. (Gaztelaniaz) FERNANDEZ URBINA, José Miguel.- Los vascos del 98 : Unamuno, Baroja y Maeztu.- Donostia : Bermingham, 1998. ISBN 84-7086-348-7. Orr. 242