Batasun Monarkiko Nazionala

Espainiako alderdi politikoa (1930-1934)

Batasun Monarkiko Nazionala (gaztelaniaz: Unión Monárquica Nacional, UMN) Espainiako alderdi monarkikoa izan zen.

Batasun Monarkiko Nazionala
Datuak
Izen ofiziala
Unión Monárquica Nacional
Izen laburraUMN
MotaEspainiako alderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
IdeologiaErregezaletasuna, Autoritarismoa eta kontserbatismoa
Agintea
LehendakariaRafael Benjumea y Burín (en) Itzuli
Historia
Sorrera1930eko apirila
Ordezkatzen duBatasun Aberkoia
Desagerpena1934

1930eko apirilean Batasun Aberkoiaren ondorengo gisa sortua, Primo de Riveraren diktadurako ministro ohiak eta diktadorearen semea izan zituen buru.[1][2] Alderdiak, oinarri neokontserbadorea izanik, eskuin erradikalaren ordezkari talde aktibo bat zuen[3] eta monarkia autoritario bat ezartzearen alde egin zuen.[4]

Bere kide nagusiak José Calvo Sotelo, Ramiro de Maeztu, José de Yanguas Messía, Eduardo Callejo de la Cuesta, Galo Ponte y Escartín, Quintanarreko markesa, Manuel Delgado Barreto (La Nación egunkariko zuzendaria), José Gabilán eta Guadalhorceko kondea izan ziren. Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zutenean, bere kide gehienak atxilotu eta kartzelatu zituzten. José Calvo Sotelo edo Guadalhorceko kondea erbesteratu ziren.

1934ko amnistiaren ondorioz, kide gehienak politikagintzari itzuli ziren, gehienetan Espainiar Berrikuntza alderdian.

Erreferentziak

aldatu
  1. Ben Ami 1979, 60 orr. .
  2. Cuenca Toribio 1996, 145 orr. .
  3. Gil Pecharromán 1993, 263 orr. .
  4. Ben Ami 1979, 61 orr. .

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.