Pestiziden eragina giza osasunean

Pestiziden eragina osasunean» orritik birbideratua)

Pestizidek giza osasunean eraginak dituzte beti, batzuetan larriak edo berehalakoak eta beste batzuetan luzaroago nabarmendu daitezkeenak.[1]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Pestizidak aplikatzen, zaldiz, Herbeheretan (2018).

Pestizida eta ongarrien erabilerak eragin argiak ditu giza osasunaren gainean, egiaztatuta baitago harreman zuzena dutela zenbait minbizi motarekin,[2] larruazaleko arazoekin, arazo neurologikoekin,garapen neurologikoaren arazoekin,[3] sortzetiko eritasunekin eta umekiaren heriotzarekin.[4] Bereziki, produktu agrokimikoak aplikatu behar dituzten landa langileek jasaten dute arrisku handiena,[1] kontaktu zuzena baitute pestizidekin,[5] kalte genetikoetara iritsi arte.[6] Egoera bereziki larria dute Hirugarren Munduko laborantza intentsiboetan lan egiten dutenek.[7] Munduko Osasun Erakundeak ohartarazi du, halaber, aplikaziotik hurbil dauden eremuetan bizi direnak ere esposizio arrisku handiagoko egoeran daudela.[8]

Literatura zientifikoaren berrikuspen sistematiko batek aurkitu zuen, 2007an, ez-Hodgkin linfomari eta leuzemiari buruzko azterketa gehienek lotura positiboak erakutsi zituztela pestiziden eraginpean egotearekin, eta, beraz, ondorioztatu zuten pestiziden erabilera murriztu egin beharko litzatekeela.[9]

Poluitzaile organiko iraunkorrei buruzko Stockholmeko hitzarmenaren (2001) arabera, 12 produktu kimiko arriskutsu eta iraunkorrenetatik 9 pestizidak ziren; horietako batzuk zirkulaziotik kendu dira.[10][2]

Ondorio larriak aldatu

 
Hegazkin bat pestizidak aplikatzen, Estatu Batuetan.

Pestizidak erabiltzen dituzten langileek osasun arazo larriak izan ditzakete, hala nola, sabeleko mina, zorabioak, buruko minak, goragaleak, gorakoak eta arazoak larruazalean eta begietan.[11] Txinan, milioi erdi pertsona pozoitzen dira urtero pestizidekin, eta horietatik 500 hiltzen dira.[12] Pestizidetan erabili ohi diren piretrina moduko intsektizidek heriotza eragin dezakete arnastuz gero.[13]

Epe luzeko ondorioak aldatu

Minbizia aldatu

Ikerketa askotan aztertu izan da pestiziden eraginpean egoteak zein eragin izan dezakeen minbizia pairatzeko. Lotura argiak aurkitu izan dira minbizia mota askorekin: leuzemia, linfoma, burmuineko tumorea, giltzurruneko tumorea, bularreko minbizia, prostatako minbizia, pankreako minbizia, gibeleko minbizia, birikako minbizia eta larruazaleko minbizia, besteak beste.[2] Arriskua bereziki landa eremuen inguruetan bizi diren populazioek daukaten arren, minbizi tasa handienak aurkitu izan dira pestizidak aplikatzen dituzten nekazaritza langileen artean.[14] Haurdun dagoen emakume batek pestiziden eraginpean lan egiten duenean, leuzemia, Wilmsen tumorea eta haurraren garuneko minbizia izateko arriskua areagotzen dira.[15] Etxe barruko intsektiziden eta etxe kanpoko herbiziden eraginpean egotea lotuta dago haurren odol minbiziekin.[16]

Neurologikoak aldatu

Ebidentziak lotzen ditu pestiziden eraginpean egotea eta jarduera neurologiko eskasak izatea.[17]

Estatu Batuetako Ingurumena Babesteko Agentziak pestizida organofosfatoen 10 urteko berrikusketa burutu zuen, 1996ko Elikagaien Kalitatea Babesteko Legearen ondoren, baina ezer gutxi egin zuen garapenaren ondorio neurotoxikoen berri emateko, eta horrek kritika gogorrak eragin zituen agentziaren eta kanpoko ikertzaileen artean.[18] Ez da egin pestizida berrienekin aldera daitekeen azterketarik, organofosfatoak ordezten ari baitira, hala nola neonikotinoideak.[19]

Ugalketa ondorioak aldatu

 
Estatu Batuetako armadako helikoptero bat agente laranja botatzen Mekongen (1969-07-26).

Ebidentzia sendoak daude pestiziden eraginpean egotea lotzeko sortzetiko eritasunekin, umeki heriotzarekin eta umekiaren hazkunde arazoekin.[17] Agente laranjaAEBetako Aire Armadak, Vietnamgo gerran zehar erruz erabilia― argi lotu izan da Malaysian eta Vietnamen osasun arazoekin eta ondorio genetikoekin.[20][21] Halaber, egiaztatu izan da uneren batean pestiziden eraginpean egon ziren umekiek pisu txikia eta garapen akatsak zituztela jaiotzerakoan.[22]

Ugalkortasuna aldatu

Zenbait pestizida, dibromoklorofano eta 2,4-D barne, gizakien ugalkortasuna gutxitzearekin lotu izan dira.[23] Pestiziden eraginpean egoteak ugalkortasun txikiagoa eragin zien gizonezkoei, asaldura genetikoak espermatozoideetan, espermatozoide kopuru murritzagoa, kalteak epitelio germinalean eta hormona funtzio asaldatua.[24]

Bestelakoak aldatu

 
Pestizidak botatzen, Ekialdeko Alemanian (1977),

Azterketa batzuen arabera, dermatitisa izateko arrisku handiagoa dute pestiziden eraginpean direnek.[17]

Gainera, ikerketek azaldu dute pestiziden eraginpean egoteak zerikusia duela epe luzeko arnasketa arazoekin.[25] Bikoteka egindako ikerketa alderatuek pestiziden esposizioaren eta emaitza neurologikoen edo minbiziaren arteko lotura aztertu dute, agian organofosfatoen eraginpean egondako langileen artean gertatzen diren bi eritasun nabarmenenak.[26][27]

Ameriketako Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionaletako (NIH) ikertzaileen arabera, bizitzan 100 egun baino gehiagotan pestizida kloratuak erabili izan dituztenek diabetes arrisku handiagoa duten. Azterketa baten arabera, pestizida espezifikoen eta diabetes intzidentalaren arteko arrisku lotura % 20 eta % 200 artean handiagoa da. Arriskuak handiagoak ziren halako produkturik inoiz aplikatu ez zuten aplikatzaileekin alderatu zirenean.[28][29]

Esposizio bidea aldatu

 
Mahastietan pestizidak botatzen, Kalifornian (1970).

Pertsonak pestiziden eraginpean egon daitezke zenbait jardueragatik, besteak beste, lanean edo etxean egindakoak. Lan eremuetan, etxean eta eskolan egon daitezke gizakiak pestiziden eraginpean. Pestizidak gizakiok kontsumitzen ditugun elikagaietan eta uretan ere aurki daitezke, baita arnasten dugun airearen kutsaduran.

Nekazaritzako laboreetako izurriteak kontrolatzeko erabiltzen diren pestizidak arriskutsuak izan daitezke, ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen dituztenentzat. Arrisku horrek sortutako kezkak goratu du elikagai organikoen mugimendua. Elikagai labore askok, frutak eta barazkiak barne, pestiziden hondakinak izan ditzakete, baita garbitu edo zuritu ondoren ere. Gaur egun dagoeneko erabiltzen ez diren baina denbora luzez deskonposatzeko erresistenteak diren produktu kimikoak lurzoruan eta uretan egon daitezke, eta, beraz, elikagaietan.[30]

Nazio Batuen Codex Alimentarius batzordeak nazioarteko arauak gomendatu ditu elikagaietako banakako pestizidetarako hondakinen gehienezko mugetarako.[31]

Europar Batasunean, Osasun eta Elikagai Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak ezartzen ditu gehieneko mugak.[32]

Ameriketako Estatu Batuetan, elikagaietan geratzen diren hondakinen maila Ingurumena Babesteko Agentziak ezarritako tolerantzia mailara mugatzen da.[33] Tolerantzia mailak ezartzen dira kontuan hartuta, alde batetik, pestizidaren eta haren deskonposizio produktuen toxikotasuna, erabilitako kopurua eta maiztasuna; eta, bestetik, prestatzerakoan nahiz merkaturatzerakoan elikagaietan edo haien gainean geratzen den pestizida kopurua (hau da, hondakina).[34]

Tolerantzia mailak lortzeko, pestiziden fabrikatzaileek pestizida jakin bat erregistratu ahal izan baino lehen egin behar izaten dituzten azterketa toxikologikoak, esposizio ereduak eta hondakinen azterketak kontuan hartzen dira. Hala ere, ondorioak banakako pestizidentzat probatzen dira, eta informazio gutxi dago airean, elikagaietan eta uretan pestiziden arrasto ugari izateak eragin ditzakeen ondorio sinergikoei buruz.[35]

 
Hegazkin bat DDT basoan botatzen, 1955ean, Oregonen.

Marrubiak eta tomateak dira lurzoruaren fumigazio gehien erabiltzen dituzten bi laboreak; izan ere, oso zaurgarri dira zenbait gaixotasun, intsektu, akaro eta har parasitoen aurrean. 2003an, Kalifornian bakarrik, 1.700 tona metriko sodio metano erabili ziren tomateetan. Azken urteotan, baina, nekazari arduratsu askok frogatu dute posible dela produktu kimiko kaltegarririk gabe eta modu errentagarrian marrubiak eta tomateak ekoiztea.[36]

Pestizida batzuk denbora luzez egon daitezke ingurunean. Adibidez, Estatu Batuetako biztanle gehienek DDT maila detektagarriak dituzte oraindik gorputzean, nahiz eta Estatu Batuetan 1972an debekatu zen intsektizida hori.[2]

Prebentzioa aldatu

Pestiziden eraginpean egotea ezin da aztertu plazeboarekin egindako saiakuntza kontrolatuetan, hori ez bailitzateke etikoa izango.[17] Beraz, ez dago ezartzerik kausa-ondorio harreman zuzena, baina ebidentzia sendoak beste azterketa diseinu batzuen bidez bildu izan dira. Dena dela ere, zuhurtasun printzipioa maiz erabiltzen da ingurumen legerian, eta, beraz, ez da zalantza gabeko frogarik behar toxina potentzialekiko esposizioa murrizteko ahaleginak arrazoitzeko.[37]

Ipar Amerikako Elkarte Medikoak pestiziden esposizioa mugatzea eta arrisku gutxiagoko hautabideak erabiltzea gomendatzen du. Ondorio horretara iritsi ziren, gaur egun erabiltzen diren zaintza sistemak ez direlako egokiak esposizioarekin lotutako arazoak zehazteko. 1997an argitaratutako txostenean hauxe esaten zen:[38]

« Ziurgabetasun handia dago plagiziden dosi apalen esposizio luzeak dauzkan ondorioez. Gaur egungo zaintza sistemak desegokiak dira ongi zehazteko plagiziden erabilerak dauzkan arrisku eta gaixotasun potentzialak (...) Gogoan izanik datu eskasia dagoela, zuhurtasunez (...) mugatu behar da plagizidekiko esposizioa (...) eta toxikotasun apaleko plagizidak erabili, edo hautabide ez-kimikoak. »

Aplikatzaileari ziurtagiri baimendu bat eskatzeak edo jakinarazpen publikoko programek ere balio ezezaguna dute, ondorio negatiboak saihesteko gaitasunari dagokionez.

Epidemiologia aldatu

Munduko Osasun Erakundearen eta Nazio Batuen Ingurumen Programaren arabera, urtero 3 milioi langilek pestizidek eragindako intoxikazio larriak jasaten dituzte, eta horietatik 18.000 inguru hiltzen dira.[39] 1990ean egindako azterlan baten arabera, garapen bidean dauden herrialdeetan 25 milioi langilek pozoitze arina izan dezakete urtero pestiziden erruz.[40] Ameriketako Estatu Batuetako populazioaren lagin adierazgarri baten odolean 50 pestiziden maila detektagarriak aurkitu ziren.[2]

Interes gatazkak pestiziden ikerkuntzan aldatu

Ikerketa oinarriari dagokionez, interes gatazkei buruzko kezkak planteatu izan dira. Besteak beste, Ingalaterrako Imperial Cancer Research Fund-eko Richard Doll hil ondoren jakin izan zen industriaren finantziazio ezkutua zuela.[41][42]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Recognition and Management of Pesticide Poisonings» US EPA (web.archive.org) 2023-04-22 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  2. a b c d e «Pesticides and health risks» J Obstet Gynecol Neonatal Nurs 39 (1): 103-10.  doi:10.1111/j.1552-6909.2009.01092.x. PMID 20409108..
  3. (Ingelesez) Joanna Jurewicz, Wojciech Hanke. (2008). «Prenatal and childhood exposure to pesticides and neurobehavioral development: review of epidemiological studies» International Journal of Occupational Medicine and Environmental Health 21 (2): 121-32. PMID 18614459..
  4. (Ingelesez) M Sanborn, K J Kerr, L H Sanin, D C Cole, K L Bassil eta C Vakil. (2007). «Non-cancer health effects of pesticides: systematic review and implications for family doctors» Can Fam Physician 53 (10): 1712-20. OCLC .2231436 PMID 17934035..
  5. (Ingelesez) Linda A McCauley, W Kent Anger, Matthew Keifer, Rick Langley, Mark G Robson eta Diane Rohlman. (2006). «Studying health outcomes in farmworker populations exposed to pesticides» Environmental Health Perspectives 114 (3): 953-960.  doi:10.1289/ehp.8526. OCLC .1480483 PMID 16760000..
  6. (Gaztelaniaz) Laura Peralta, Fernando Mañas, Natalia Gentile, Beatriz Bosch, Álvaro Méndez eta Delia Aiassa. (2011). «Evaluación del daño genético en pobladores de Marcos Juárez expuestos a plaguicidas: estudio de un caso en Córdoba, Argentina.» diálogos | Revista Científica de Psicología, Ciencias Sociales, Humanidades y Ciencias de la Salud 2 (1): 7-26. ISSN 1852-8481..[Esteka hautsia]
  7. (Gaztelaniaz) Tapia, Lola Roldán. (2008). «De los cultivos al cerebro: el efecto de los pesticidas» Mente y cerebro (32): 50–51. ISSN 1695-0887. (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  8. (Ingelesez) World Health Organization. (2020). Chemical safety: Pesticides. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  9. (Ingelesez) K.L. Bassil, C. Vakil, M. Sanborn, D.C. Cole, J.S. Kaur, K.J. Kerr. (2007). «Cancer health effects of pesticides: systematic review» Can Fam Physician (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  10. (Ingelesez) Stockholm Convention - What are POPs?. web.archive.org 2023-04-23 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  11. (Ingelesez) Lucio G. Costa. (2023-04-09). «Toxic Effects of Pesticides» Casarett and Doull's Toxicology: The Basic Science of Poisons, 8e (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  12. (Ingelesez) Xiufeng Li eta Yazhi Xi. (2015). «Factors Influencing Organic Food Purchase of Young Chinese Consume (Master Thesi)» web.archive.org (Uppsala Universitet) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  13. (Ingelesez) «Insecticide poisoning» MedlinePlus Medical Encyclopedia (web.archive.org) 2023-02-03 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  14. (Ingelesez) Linda A McCauley, W. Kent Anger, Matthew Keifer, Rick Langley, Mark G. Robson, Diane Rohlman. (2006). «Studying health outcomes in farmworker populations exposed to pesticides - PubMed» Environ Health Perspect (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  15. (Ingelesez) Geneviève Van Maele-Fabry, Anne-Catherine Lantin, Perrine Hoet, Dominique Lison. (2010). «Childhood leukaemia and parental occupational exposure to pesticides: a systematic review and meta-analysis» Cancer Causes Control (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  16. (Ingelesez) Mei Chen, Chi-Hsuan Chang, Lin Tao, Chensheng Lu. (2015). «Residential Exposure to Pesticide During Childhood and Childhood Cancers: A Meta-Analysis» Pediatrics (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  17. a b c d «Non-cancer health effects of pesticides: systematic review and implications for family doctors» Can Fam Physician 53 (10): 1712-20. octubre 2007 OCLC .2231436 PMID 17934035..
  18. (Ingelesez) Melissa Lee Phillips. (2006). «Registering skepticism: does the EPA's pesticide review protect children?» Environ Health Perspect (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  19. (Ingelesez) Amanda Mascarelli. (2013). «Growing up with pesticides» Science (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  20. (Ingelesez) Anh D Ngo, Richard Taylor, Christine L Roberts, Tuan V Nguyen. (2006). «Association between Agent Orange and birth defects: systematic review and meta-analysis» Int J Epidemiol (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  21. (Ingelesez) Anh Duc Ngo, Richard Taylor, Christine L Roberts. (2010). «Paternal exposure to Agent Orange and spina bifida: a meta-analysis» Eur J Epidemiol (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  22. (Ingelesez) Reini W Bretveld, Chris M G Thomas, Paul T J Scheepers, Gerhard A Zielhuis, Nel Roeleveld. (2006). «Pesticide exposure: the hormonal function of the female reproductive system disrupted?» Reprod Biol Endocrinol (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  23. (Ingelesez) Einat K Sheiner, Eyal Sheiner, Rachel D Hammel, Gad Potashnik, Refael Carel. (2003). «Effect of occupational exposures on male fertility: literature review» Ind Health (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  24. (Ingelesez) Audrey Kelly. (2022). «Environmental Impacts on Reproductive Health - Pesticides» ARHP (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  25. (Ingelesez) Emma Doust, Jon G Ayres, Graham Devereux, Finlay Dick, Joanne O Crawford, Hilary Cowie, Ken Dixon. (2014). «Is pesticide exposure a cause of obstructive airways disease?» Eur Respir Rev (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  26. (Ingelesez) Michael C R Alavanja, Jane A Hoppin, Freya Kamel. (2004). «Health effects of chronic pesticide exposure: cancer and neurotoxicity - PubMed» Annu Rev Public Health (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  27. (Ingelesez) Freya Kamel, Jane A Hoppin. (2004). «Association of pesticide exposure with neurologic dysfunction and disease» Environ Health Perspect (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  28. (Ingelesez) M.P. Montgomery, F. Kamel, T.M. Saldana, M.C.R. Alavanja, D.P. Sandler. (2008). «Incident diabetes and pesticide exposure among licensed pesticide applicators: Agricultural Health Study, 1993-2003» Am J Epidemiol (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  29. (Ingelesez) «Long-term Pesticide Exposure May Increase Risk of Diabetes» National Institute of Environmental Health Sciences (NIEHS) (web.archive.org) 2021-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  30. (Ingelesez) World Health Organization. (2018). Pesticide residues in food. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  31. (Ingelesez) «Codex Alimentarius Commission Code of Ethics for International Trade in Food» web.archive.org: CAC/RCP 20-1979 (Rev. 1-1985). 2012-02-29 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  32. (Ingelesez) «Health and Food Safety» web.archive.org 2023-04-08 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  33. (Ingelesez) «Regulation of Pesticide Residues on Food» US EPA (web.archive.org) 2023-04-22 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  34. (Ingelesez) «How to Search for Tolerances for Pesticide Ingredients in the Code of Federal Regulations | US EPA» web.archive.org 2022-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  35. (Ingelesez) Christine L Rabideau. (2001). «2000 Progress Report - Multiple Pesticide Exposure: Immunotoxicity And Oxidative Stress» Virginia Tech University (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  36. (Ingelesez) Marvin J Levine. (2007). Pesticides: A Toxic Time Bomb in our Midst.. Praeger Publishers, 213-214. or or. ISBN 978-0275991272..
  37. (Ingelesez) A H Lockwood. (2000). «Pesticides and parkinsonism: is there an etiological link?» Curr Opin Neurol (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  38. (Ingelesez) American Medical Association. (1997). «Educational and informational strategies to reduce pesticide risks. Council on Scientific Affairs» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  39. (Ingelesez) Miller, George Tyler. (2004-10). Sustaining the Earth: An Integrated Approach. Brooks/Cole ISBN 978-0-534-49672-2. (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  40. (Ingelesez) J Jeyaratnam. (1990). «Acute pesticide poisoning: a major global health problem - PubMed» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  41. (Ingelesez) Lennart Hardell, Martin J Walker, Bo Walhjalt, Lee S. Friedman, Elihu D. Richter. (2007). «Secret ties to industry and conflicting interests in cancer research» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  42. (Ingelesez) Sarah Boseley. (2006-04-28). «Renowned cancer scientist was paid by chemical firm for 20 years» The Guardian (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu