Pozoi
Pozoia izaki bizidunekin kontaktuan jartzean gaixotasunak, lesioak edota heriotzak eragin ditzakeen substantzia toxikoa da. Substantzia hau egoera solido, likido eta gaseosoan egon daiteke.

EBk onartu ikurra, gai pozoitsuak antzemateko
Pozoiek hainbat jatorri ezberdin izan dezakete, besteak beste:
- Mineralak: Artsenikoa, merkurioa.
- Landareak: Landare pozoitsu batzuek bezala. landare sendagarriek substantzia toxikoak dituzte eta kontzentrazio jakin batean pozoitsuak izan daitezke, adibidez: Astaperrexila.
- Animaliak: Suge eta erleen pozoia adibidez.
- Artifizialak: Gizakiok industrian sintetizatutako substantzia asko bezala.