Sortzetiko eritasun
Sortzetiko eritasuna gorputzaren egituran edo funtzioren batean, jaiotzean agertzen den akatsa da.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sortzetiko eritasun | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | eritasuna |
Identifikatzaileak | |
DiseasesDB | 28811 |
MeSH | D009358 |
Disease Ontology ID | DOID:0080015 |
Jaiotzerakoan gaitz larriren bat duten haurren kopurua milatik 20koa bada ere, oso gutxi dira, inolako gaitz nahiz akats txikirik gabe jaiotzen direnak (orbainak adibidez). Enbrioi den bitartean du umegaiak gaitz larrienak jasateko arriskua, hots, ernalketaren unetik hasi eta hurrengo 8 asteetan, epe horretan definitzen baitira gizakiaren egitura, organoak eta ehunak. Ordutik eta jaiotzeko unea arte, umekia den bitartean alegia, umegaiak beste gaitzen batzuk paira ditzake, burmuinean batik-bat, begi edo belarri barnean, edo sifilisa.
Kausak
aldatuKausak bi eratakoak izaten dira: herentziazkoak (transmisio genetikoa) edo ingurunekoak (ezbeharra edo infekzioa).
- Faktore genetikoak: herentziazkoak dira normalean, baina geneen bat-bateko aldaketa gerta daiteke, edota sexu zelulak zatitzerakoan kromosomak zelulen artean gaizki bana daitezke. Horrelako kasuetan oso haur gutxi dira, Down-en sindromedunak izan ezik, bizirik jaiotzen direnak. Heredentziazkoen kasuan, aipagarriak dira lehengusuen arteko ezkontzen ondorioak, eta batez ere hezurretan eta odoletan sortzen diren gaitzak, besteak beste, akondroplasia, osteogenesi osatu gabea, albinismoa, mikrozefalia, hemofilia, etab.
- Inguruneko faktoreak: umegaiak amaren sabelean dagoen bitartean jasan ditzakeen erasoak, amarengandik zuzenean jasoak, alegia. Elgorria da enbrioiari eraso diezaiokeen bakarra. Bereziki kaltegarria da haurdunaldiaren bosgarren eta zortzigarren asteen bitartean. Gorreria eta gandua, adibidez, umeki garaian nozitutako infekzioen ondorio dira. Bestetik, energia handiko irradak ere zelulei kalte egiten die, baita drogek eta beste eragileek ere, alkoholak edo tabakoak, besteak beste; nahiz eta gaitzik sorrarazi ez, zuzeneko kaltea dute umegaiarengan, amarengan izan dezaketena bezalakoa, edo okerragoa. HIESa ere amak umegaiari kutsatuz pasa diezaioke.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-06-11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuGai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |