Ireki menu nagusia

Malaysiako penintsula

Malaysiako penintsula[1] edo Malakako penintsula[1] (malaysieraz Semenanjung Tanah Melayu, tailandieraz: คาบสมุทรมลายู) Hego-ekialdeko Asiako penintsula handia da. Batzuetan Kra penintsula izenaz ere ezaguna da eta iparraldetik hegoaldera doa Kra istmoaren bitartez.

Malaysiako penintsula
ISS028-E-29803.jpg
Datu orokorrak
Azalera 242.363,8 km²
Geografia
Koordenatuak 7° N, 100° E / 7°N,100°E / 7; 100Koordenatuak: 7° N, 100° E / 7°N,100°E / 7; 100
Honen parte da Farther India Itzuli
Herrialdea Malaysia, Singapur, Thailandia eta Myanmar
Ur-gorputza Andaman itsasoa
Thailandiako golkoa

Bere kostaldeak Thailandiako Golkoan, Hegoaldeko Txinako Itsasoan, Johor itsasarteetan, Singapurreko itsasarteetan, Malakako itsasartean eta Andaman itsasoan daude.

Politikoki eskualdea hurrengo estatuen artean banatuta dago:

Malaysierazko Tanah Melayu hitza politikoki Malay herri guztien batasuna adierazi nahi du, hau da, penintsularen bateratzea. Badaude Malay gehiengo bat hegoaldeko Thailandian, eta gutxiengo bat Singapurren, baina penintsulan beste herriak ere bizi dira (bugisak, txinatarrak edo indiarrak adibidez).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malaysiako penintsula  
  1. a b Euskaltzaindia (2012-06-29) 171. araua: Asiako toponimia . Noiz kontsultatua: 2013-02-11.