Río de la Platako Erregeorderria

Río de la Platako Erregeorderria[1] (gaztelaniaz Virreynato de las Provincias del Río de la Plata) edo Buenos Airesko Erregeorderria (gaztelaniaz Virreynato de Buenos Aires) Hego Amerikako zenbait kolonia kudeatzeko 1776an Espainiak sortu zuen barruti administratiboa izan zen. Hiriburua Buenos Aires hiria izan zuen.

Río de la Platako Erregeorderria
Virreynato de las Provincias del Río de la Plata
1776 – 1811
Espainiar Inperioko erregeorderria
Río de la Platako Erregeorderriko bandera

Río de la Platako Erregeorderriko armarria

Erregeorderriaren mapa
Geografia
HiriburuaBuenos Aires
Biztanleria2150000
Ekonomia
DiruaPeso
Kultura
Hizkuntza(k)Ofizialki gaztelera
ErlijioaKatolikoa
Historia
Aurrekoak
Peruko Erregeorderria
Río de la Platako gobernazioa
Txileko kapitaintza nagusia
Ondorengoak
Río de la Platako Probintzia Batuak
Paraguai
Bolivarko Errepublika

Historia

aldatu

1776an behin-behinekoz sortua, ofizialki 1777an eratu zuen Karlos III.a Espainiakoak Rio de la Platako Erregeorderria, José de Gálvez y Gallardo ministroak hala eskatuta, inperioko alde horri hobeto eutsi eta itsas merkataritzan zeuden oztopoak menderatzeko. Barnean Río de la Plata, Paraguai, Tucumán eta Santa Cruz de la Sierrako antzinako gobernazioak eta Cuyo eta Charcasko korrejimentuak zituen. Erregeorderriko lurraldeak egun Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Paraguai, Peru eta Uruguain daude; Malvinak eta Afrikako Fernando Poo eta Annobón uharteak ere hartzen zituen.

Buenos Aires bihurtu zen lurralde berri hartako hiriburu eta portu nagusi, eta erraztasun handiak eskaini zituen aurrerantzean Peruko erregeordearen mendean egon behar ez izanak. Ordura arte Peru aldera bideratzen zen Potosiko zilarra Buenos Airesko portura hasi ziren garraiatzen.

1806-1807 urteetan garaipena lortu zuten Buenos Airesko biztanleek ingeles erasotzaileen aurrean, eta 1810ean ezarri zuten erbesterako bidean erregeordea. Matxinada honek Argentinako Independentzia Gerra eragin zuen. Rio de la Platako Erregeorderriaren garaian (1776-1814) gertatutakoei esker gorpuztu zen XIX. mendearen hasieran herrialde haietako independentziaren aldeko mugimendua.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu