Ayacuchoko gudua
Ayacuchoko gudua (gaztelaniaz: batalla de Ayacucho) Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerretako (1809-1826) lurreko azken gatazka handia izan zen, Espainiar Inperioak Hego Amerikan zuen nagusitasunaren amaiera ekarri zuena. 1824ko abenduaren 9an gertatu zen, Peruko Pampa de Quinuan (Ayacuchon).[1]
Ayacuchoko gudua | |||
---|---|---|---|
Peruko Independentzia Gerra Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak | |||
Martín Tovar y Tovarren margolana. | |||
Data | 1824ko abenduaren 9a | ||
Lekua | Ayacucho, Peru | ||
Koordenatuak | 13°02′33″S 74°07′54″W / 13.0425°S 74.1317°W | ||
Emaitza | Armada askatzailearen garaipen erabakigarria | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
- Artikulu hau guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ayacucho (argipena)».
Bertan azpiratu zituen Sucre jeneralak Espainiaren gudarosteak (1824), eta Hego Amerikaren independentzia bermatuko zuen garaipena lortu zuen.[2] Horrela, Espainiak Hego Amerikan zuen armadarik handiena desegin zen eta, kapitulazioaren ondorioz, baita Peruko Erregeorderria ere.[3]
Hala ere, Espainiak ez zion bere jabetzari formalki uko egin 1836. urtera arte eta Peru aitortzen zuen ituna 1879ko abuztuaren 14an sinatu zuen Parisen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Basadre Grohmann, Jorge. Historia de la República del Perú. (8. argitaraldia) Lima: Diario La República ISBN 9972-205-62-2..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mangin, Charles. (1982). «La independencia de la América del Sur y la batalla de Ayacucho» Revista Bolivar 1 (1): 29-45..
Ikus, gainera
aldatuArtikulu hau Peruko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |