Guayaquileko Probintzia Askea

Guayaquileko Probintzia Askea (batzuetan Guayaquileko Errepublika) Hego Amerikako estatu independiente eta burujabea izan zen 1820tik 1822ra. Peruko Erregeordetzatik independizatu ziren eta, beraz Espainiaren aginduetatik kanpo geratu ziren. Kolonbia Handira batu arte behin-behineko konstituzioa izan zuen. Quitoko Presidentziaren independentzia bultzatu zuten ere bertatik. Guayaquileko departamendua osatu zuen Kolonbia Handiaren barruan. Beranduago Quitorekin batera bereiztu eta Ekuador sortu zuten.

Guayaquileko Probintzia Askea
Provincia Libre de Guayaquil
1820 – 1822
Errepublika
Guayaquileko Probintzia Askeko bandera

Guayaquileko Probintzia Askeko armarria

Goiburua
¡Guayaquil por la Patria!
Guayaquileko Probintzia Askeko kokapena
Geografia
HiriburuaGuayaquil
Biztanleria70.000
Azalera53.000 km²
Ekonomia
DiruaPesoa
Kultura
Hizkuntza(k)Gaztelera
ErlijioaKatolikoa
Historia
Aurrekoa
Guayaquileko Gobernua, Peruko Erregeordetza, Espainiar Inperioa
Ondorengoa
Guayaquileko departamendua, Kolonbia Handia

Espainiako Inperioaren garaian Guayaquileko Gobernua osatzen zuen eremu bera hartu zuen Guayaquileko Probintzia Askeak. Gaur egungo Ekuadorreko Guayas, Santa Elena, Manabí probintziak osorik hartzen zituen eta Los Ríos, El Oro, Cañar eta Esmeraldas probintzien alde batzuk. Simon Bolívar eta José de San Martín libertadoreek interes berezia zuten eremu honetan, Ozeano Barean zuen sarrera ona zela eta.

Kanpo estekak aldatu