Parisko Mastersa
Parisko Mastersa, Frantziako Paris hirian urtero jokatzen den tenis txapelketa da. ATP World Tour Masters 1000 txapelketetako bat da, Grand Slam txapelketen ostean garrantzia gehien duten txapelketak alegia.
| |||||
---|---|---|---|---|---|
Lekua : | Paris (Frantzia) | ||||
Gainazala : | Gogorra-indoor | ||||
Kategoria : | ATP World Tour Masters 1000 | ||||
Sariak : | 2,450,000$ | ||||
Web orrialdea : | Bnp Paribas |
Frantziako hiriburuko Palais Omnisports de Paris-Bercyn urtero jokatzen den txapelketa hau, askorentzat urte osoan itxitako pistan jokatzen diren txapelketen artean garrantzia gehiena duena da. Tennis Masters Cuparen ondoren beti ere. Normalean Tennis Masters Cupa (urte amaiera ezartzen duen txapelketa) baina lehen jokatzen den azken txapelketa izan ohi da. Gaur egun pista itxian jokatzen den Masters bakarra dugu. 64 tenislarik osatzen dute bere koadroa.
Izen ofiziala BNP Paribas Masters den arren, Paris Indoor edo Paris-Bercy bezala ezaguna da tenislarien artean. 1990an Tennis Masters Series txapelketekin hasi baino lehen, Parisko Irekia bezala ezaguna zen.
2006ra bitartean, urte hau barne, moketa gainean jokatzen zen txapelketa. Baina azken urteetan tenislari garrantzitsuenek parte-hartzeari uko egiten ari ziotela eta, 2007tik aurrera pista gogorreko txapelketa batean bilakatu zuten.
Finaletako emaitzak
aldatuBanakakoa
aldatuBinakakoa
aldatuTxapelketa gehien irabazi dutenek
aldatu- 3 garaipen:
- Boris Becker: 1986, 1989, 1992
- Marat Safin: 2000, 2002, 2004
- 2 garaipen: