Katamaran bi kroskoko bela ontzia da. Indonesian, Polinesian eta Mikronesian oholez loturiko bi enborrez osatutako ontzia zen katamarana. Esplorazioa eta gerra egiteko erabiltzen ziren ontzi horiei bela eranstean ia 4.000 km-ko bidaiak egin ahal izan ziren. Estatu Batuetan, Australian eta Europan kirol ontzi bihurtu da XX. mendean. Luzera bereko ontzi krosko-bakarrak baino lastertasun handiagoa hartzen du katamaranak, baina erabiltzen zailagoa da.

Formula 16 motako katamaran bat

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu