Uhandre (mitologia)

Ondina» orritik birbideratua)

Uhandrea gerritik gora emakumezkoa eta gerritik behera arraina den itsasoko ninfa da[1]. Uhandreak askotan agertzen dira folklore, literatura eta herri kulturan.

John William Waterhousek egindako "A Mermaid" margolana

Greziar mitologian sirena zuten izena, hori zela eta, erromantze hizkuntzek biak nahasten dituzte. Lehendabizikoz, K.a. 1000 inguru agertu ziren Asirian non Atargatis jainkosak eta babiloniar Enkik itxura hau zuten.

Eskoziar mitologian, ceasg edo "olatuaren neskamea" dute izena[2] eta euskal mitologian lamiek antzeko itxura ere badute.

ErreferentziakAldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Uhandre. .
  2. MacKenzie, Donald A.. (1931). Scottish Folk-Lore and Folk Life — Studies in Race, Culture and Tradition. Blackie, 251 or. ISBN 9781444656367..

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.