Ireki menu nagusia

Greziar mitologian, Zirtze[1] (grezieraz: Κίρκη) Eeako irlan bizi zen jainkosa eta sorgin bat zen. Bere gurasoak Helios, Eguzkiaren titan aurreolinpikoa, eta Perseis ozeanidea ziren. Bere neba-arrebak Eetes eta Pasifae ziren. Zirtzek bere etsaiak eta bera mintzen zutenak edabe magikoen bidez animali bihurtzen zituen. Ospe handia zuen medikuntzan, sendabelarretan eta sorginkerietan zituen ezagutzengatik.

Zirtze
Circe Offering the Cup to Odysseus.jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Aita Helios eta Aeëtes Itzuli
Ama Perseis eta Hecate Itzuli
Ezkontidea(k) Telemako
Bikotea(k) Ulises
Seme-alabak Agrius Itzuli, Auson Itzuli, Ardeas Itzuli eta Telegonus Itzuli
Anai-arrebak Pasifae, Aeëtes Itzuli, Perses eta Perses Itzuli

Homeroren Odisean, Zirtzeren jauregia irla erdiko baso bateko zabalgunean altxatzen zen harrizko eraikuntza bezala deskribatzen zen. Jauregiaren inguruan, leoiak eta otsoak zebiltzan, baina benetan Zirtzeren magiaren biktimak besterik ez ziren. Ez ziren arriskutsuak eta ezezagun guztiak lausengatzen zituen. Zirtzek ehungailu batean pasatzen zuen denbora. Eea irlara iritsi zenean, itsasontzitik tripulazio erdia jeisteko agindu zuen, eta bera itsasontzian geratu zen gainerakoekin Zirtzek otordu batera gonbidatu zituen marinelak, bere pozioetako batekin sorgindu zituen eta gero, asko jan zutenean, bere makilarekin txerri bilakatu zituen. Bakarrik Eurilokok lortu zuen ihes egitea, hasieratik traizio bat espero baitzuen. Ulises  eta itsasontzian zeuden gainerakoak abisatu zituen.

Goian, Ulises Zirtze jarraitzen. Bien artean Zirtzeren hagatxo magikoa eta bere skyphos (kopa) gizakiak animali bihurtzen dituen edabearekin. Ezkerraldean animali bilakatutako bi gizon. K.a. 440 urte inguruko ontzia.

Ulises bakarrik joan zen bere gizonak salbatzera, baina bidean Hermesekin topatu zen eta honek moly (grezieraz: μῶλυ) landarea eman zion, landare horrek sorginkeriatik babestuko baitzuen.

Zirtzek ezin izan zuenean animali bihurtu, bere gizonak gizaki itxurara bueltatzea egin zuen Ulisesek. Azkenean Zirtze berataz maitemindu zen, eta bere etxerako bidean lagunduko zuen, Ulises eta bere tripulazioa urte bat irlan egon eta gero.

Zirtzek bi bide iradoki zizkion Itakara bueltatzeko itsaslamien uhartea inguratu ondoren edo "noraezko arroketarantz" joatea edo Eszila arriskutsuaren eta Karibdiseko zurrunbilotik pasatzea (toki gehienetan identifikatua Messinako itsasarteareakin).

Hesiodok kontatzen du Zirtzek hiru seme izan zituen Ulisesekin: Agrio, Latino eta Telegono, Tirisenoak gobernatu zituela, hau da etruriarak. Ondorengo poetek, azken hau bion arteko semea bezala aipatzen dute bakarrik. Heldutasunera iritsita Zirtek bere aita bilatzera bidali oen zuen, bere etxera aspaldi itzuli zena. Baina iristean, Telegonok Ulises hil zuen nahi gabe. Bere gorpua Eeara eraman zuen, Penelope alargunarekin eta bere seme Telemakorekin. Zirtzek biak hilezin egin zituen, Telemako ezkondu zuen eta Telegono Peneloperekin ezkondu zen.

Dioniosio Halikarnasokoak aipatzen du Xenagoras historiatzaleak zioela Zirtzek eta Ulisesek hiru seme izan zituztela: Romo, Antias eta Ardeas (Erroma, Anzio eta Ardea hirien eponimoak). Esaten da Zirtzek Argonautak purifikatu zituela Apsirtoren heriotzagatik. Ondorengo historietan, Zirtzek Piko okil berde batean bihurtu zuela bere maitasuna ukatzeagatik. Eszila sei buruko monstruo bihurtu zuela, gerria txakur buruz inguratuta (Glaukok Eszilaz maiteminduta zegoela esan zuenean).

Ulises, Zirtzeren jauregian. 1667an Wilhelm Schubert van Ehrenbergek margotua. Animaliak Carl Borromäus Andreas Ruthartek margotu zituen, geroago. Margolana Getty Centerren dago.

ErreferentziakAldatu

  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Circe» artikulutik itzulia izan da, 2018-03-14 data duen (Oharra: hemen jatorrizko artikuluaren bertsioaren kodea jarri behar da, ikus itzazu txantiloiaren orriko argibideak) bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.