The Fall of the Roman Empire
- Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erromatar Inperioaren erorketa (argipena)».
The Fall of the Roman Empire (ingelesetik euskarara emana: Erromatar Inperioaren Erorketa) 1964ko Anthony Mann estatubatuar zinema zuzendariaren historia filma bat da. Bertan, Sophia Loren, Stephen Boyd, Alec Guinness, James Mason, Christopher Plummer, Mel Ferrer eta Omar Sharif aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuErromatar Inperioa, II. mendea. Marko Aurelio (160-181, Alec Guinness), enperadore filosofoa Erromaren Urrezko Aroko azken enperadorea izan zen. Bere atsekaberako Inperioaren mugak defendatzeko hainbat barbaro herriekin borrokatu behar izan zuen. Barne politikan berriz, bere ametsa errepuklikar erakundeak berrezartzea izan zen, arrazoi horrengatik bere ondorengo Livio (Stephen Boyd) izendatu zuen, bere semea zen Komodo (Christopher Plummer) alboratuz. Baina azken honek aitaren erabakia ez zuen onartu eta tronuaz jabetu zen.
Erromaren gainbehera osoaren historia baino, une jakin baten kronika da filma, eta beste film berriago baten (Gladiator) hasiera bera du: Marko Aurelio enperadore jakintsua, hiltzear da gerra frontean, iparraldeko barbaroen mugaren ondoan. Jarraipeneko puntu askotan ere Gladiatorrek film honi segitu zion[1].
Egikera
aldatuPeplum ikusgarria da, batez ere aktore sorta bikainagatik, baina gidoi eta zuzendaritzan hutsune asko daude. Erroma berrasmatuaren dekoratuak kitsch bezain distiragarriak dira, eta aldiz, barbaroen ileorde eta attrezzoa agian barregarria[1].
Aktoreak
aldatuAktorea | Pertsonaia |
---|---|
Sophia Loren | Luzilla |
Christopher Plummer | Komodo |
Alec Guinness | Marko Aurelio |
James Mason | Timonides |
Stephen Boyd | Livio |
Anthony Quayle | Verulus |
John Ireland | Ballomar |
Omar Sharif | Sohaemus, Armeniako erregea |
Mel Ferrer | Kleander |
Eric Porter | Juliano |
Finlay Currie | Senatorea |
Andrew Keir | Polybius |
Douglas Wilmer | Peszenio Niger |
George Murcell | Victorino |
Norman Wooland | Virgiliano |
Kanpo estekak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b «The Fall of the Roman Empire (1964) - Azpitituluak euskaraz» azpitituluak.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).