gogo-aldarte orokorra, autoestimu txikia eta atsegingarriak diren jardueretan interesa edo plazera galtzea
Depresio-nahasmendu larria edo depresio nagusiadepresioaren sintoma larrienak erakusten dituen depresio-mota da. Depresio-gertakari nagusi bat edo gehiago ager daitezke, baina ez da depresioaz bestelako sintoma psikiko edo maniakoen historiarik.[1] Gaixoek aldarte inbasibo iraunkorra, autoestimu baxua eta anhedonia izaten dituzte.
Depresio-nahasmendu larri bat jasaten duten helduen %2–8k bere buruaz beste egiten dute,[2] eta suiziden %50ak depresio edo beste antsietate-gaixotasun bat jasaten du.[3]