Oxikodona
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Oxikodona tebainatik eratorritako opioide erdi sintetikoa da. Analgesiko narkotikoa da eta mina moderatua edo larria denean indikaturik dago, nagusiki minbizidun gaixoengan. 1916an sortu zuten Alemanian, sendagai mota hauen albo-ondorioak eta potentzia hobetzeko helburuarekin. Azken urteotan oxikodona eta naloxonaren artean egindako konbinazio bati esker idorreria gutxitu ahal izaten da.
Oxikodona | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | C18H21NO4 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | CN1CC[C@]23[C@@H]4C(=O)CC[C@]2([C@H]1CC5=C3C(=C(C=C5)OC)O4)O |
InChl | 3D eredua |
Osatuta | nitrogeno eta karbono |
Aurkitzailea | Martin Freund (en) ![]() ![]() |
Aurkitze data | 1916 |
Masa molekularra | 315,147 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Xtampza (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Tratatzen du | min, substance abuse (en) ![]() |
Haurdunaldia | Australian pregnancy category C (en) ![]() ![]() |
Rola | opioid receptor agonist (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | BRUQQQPBMZOVGD-XFKAJCMBSA-N |
CAS zenbakia | 76-42-6 |
ChemSpider | 4447649 |
PubChem | 5284603 |
Reaxys | 43446 |
Gmelin | 7852 |
ChEMBL | CHEMBL656 |
EC zenbakia | 200-960-2 |
ECHA | 100.000.874 |
MeSH | D010098 |
RxNorm | 7804 |
Human Metabolome Database | HMDB0014640 |
UNII | CD35PMG570 |
NDF-RT | N0000147955 |
KEGG | C08018 eta D05312 |
Normalean ahotik hartutako botiken bidez erabiltzen da, bi modutara: Iraupen luzekoa 12 ordutik behin, edo eragin azkarragoa 4 edo 6 ordutik behin (kasu larrienetan sarriagotan). Halaber, zainaren bidez edo muskulubarne ere hartu daiteke.
Albo-ondorioakAldatu
Eragin desiragaitz nagusiak idorreria, nekea, zorabioa, goragalea, okak, aho lehorra, antsietatea, azkura eta izerdiak. Ez hain ohikoak (<%5): Jateko gogo eza, urduritasuna, sabeleko mina, beherakoa, gernu erretentzioa, arnasestua eta zotina.
BaliokidetasunakAldatu
Ahotik hartuta, oxikodonaren dosia morfinarenaren erdia da, hidromorfonarenaren bikoitza gutxi gora-behera.