Prometazina
Prometazina[1] lehen belaunaldiko farmako antihistaminikoa eta antiemetikoa da,[2] histaminaren H1 hartzailearen antagonista gisa jarduten duena.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erabilera
aldatuMedikamentua antialergiko gisa erabiltzen dute, bai ahotik hartuta, bai kreman aplikatuta. Eragin lasaigarri handiak ere izan ditzake, eta, herrialde batzuetan, insomniorako agintzen dute, bentzodiazepinak kontraindikatuta daudenean.[3] Difenhidraminarekin gertatzen den bezala, prometazinak loaren latentzia gutxitzen du, baina ez du loaldi osoa handitzen. Bi konposatu horiek bereziki erabilgarriak dira erreakzio alergiko akutuen edo eragin dezakeen azkura dela-eta ondo lo egin ezin duten pazienteentzat.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
- ↑ (Ingelesez) Deitrick, Christine L.; Mick, Diane J.; Lauffer, Vickie; Prostka, Eloise; Nowak, Daniel; Ingersoll, Gail. (2015eko otsaila). «A Comparison of Two Differing Doses of Promethazine for the Treatment of Postoperative Nausea and Vomiting» Journal of PeriAnesthesia Nursing 30 (1): 5–13. doi: ..
- ↑ (Ingelesez) Zaman, H; Sampson, SJ; Beck, AL; Sharma, T; Clay, FJ; Spyridi, S; Zhao, S; Gillies, D. (2017ko abendua). «Benzodiazepines for psychosis-induced aggression or agitation» The Cochrane database of systematic reviews 12 doi: ..
- ↑ (Ingelesez) Schatzberg, Alan F.; Nemeroff, Charles B.. (1998). Textbook of psychopharmacology. (2. argitaraldia) Washington, DC [u.a.]: American Psychiatric Press ISBN 0880488174..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |