Lorazepam
Lorazepama konposatu organikoa da C15H10Cl2N2O2 formula duena bentzodiazepinen familiakoa. Konpostu organokloratutzat har daiteke. Solido zuria da. Uretan ia disolbaezina da, baina disolbagarria glikoletan[1].
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Ohar medikoa
Lorazepema botika gisa usatzen da ezaugarri antsiolitiko, amnesiko, lasaigarri eta hipnotiko, antiepileptikoak eta gihar-lasaigarriak dituelako.[2]. Espainian Orfidal markarekin saltzen da eta Frantzian Témesta markarekin. Generikoak ere badira merkatuan.
Bere ezaugarri psikotropikoak medio aisialdirako droga moduan ere kontsumitzen da.
Lorazepama 1963an patentatu eta 1977an merkaturatu zuten.[3]
Hartzeko moduak eta albo-ondorioak
aldatuLorazepama ahoz, larruazalekopartxeen bidez eta injektatuz muskuluan edo zainetan[4].
Lorazepamaren albo-ondorio ohikoenak hauek dira: logura, ataxia, alerta-murrizta, memoria murriztea, odol-presio baxua eta hipoaireztapena[4].
Kontraindikazioak
aldatuLorazepama ez da usatu behar egoera hauek gertatzen direnean: lorazepamari alergia, alkohol- edo droga-toxikapena, ataxia, loaldiko apnea, miastenia gravis, haurdunaldia eta edoskialdia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Lorazepam» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
- ↑ (Ingelesez) Hindmarch, Ian. (1997-1-30). Benzodiazepines and their effects. .
- ↑ (Ingelesez) Fischer, Janos; Ganellin, C. Robin. (2006). Analogue-based Drug Discovery. John Wiley & Sons, 489 or. ISBN 9783527607495..
- ↑ a b (Ingelesez) «Lorazepam Monograph for Professionals» Drugs.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |