Hormona adrenokortikotropiko

konposatu kimiko

Hormona adrenokortikotropikoa, adrenokortikotropina edo ACTH (ingelesez: Adrenocorticotropic hormone) hipofisi guruinak ekoiztutako hormona da, giltzurrungaineko guruinetako jardueran eragin nabarmena duena.

Hormona adrenokortikotropiko
Osatutaalpha-melanocyte-stimulating hormone (en) Itzuli eta Corticotropin-like intermediate peptide (en) Itzuli
Erabilera
Konposatu aktiboaActhar (en) Itzuli
Tratatzen duinfantile epileptic encephalopathy (en) Itzuli eta esklerosi anizkoitz
Rolahormona
Identifikatzaileak
CAS zenbakia12427-33-7
Gmelin3892
ChEMBLCHEMBL1201610
MeSHD000324
RxNorm376
UNIIK0U68Q2TXA
NDF-RTN0000146845
KEGGD00146

Egitura kimikoari dagokionez adrenokortikotropina hormona peptidikoa da, hots, aminoazidoz osatuta dago. Giza adrenokortikotropina 39 aminoazidoek osatzen dute.

Hormona honek giltzurrungaineko azalak jariatzen dituen hormona esteroideen askapena kontrolatzen du. Aldosterona, kortisol, kortisona eta androgenoen jariaketaren kontrola ACTH hormonaren menpe dago.

Era berean, hipotalamoak jariaturiko beste substantzia batek (CRH faktoreak) ACTH-ren jariaketa kontrolatzen du.

ACTH hormonaren gabeziak kortisolaren gabezia dakar, eta baita giltzurrungaineko azalaren atrofia ere. Hipofisiaren adenomak, aldiz, ACTHaren gehiegizko ekoizpena eragiten du: kortisolaren kontzentrazioa igo eta Cushingen sindromea agertzen da.

Kanpo estekakAldatu