Funtsezko botika, OMSren arabera, biztanleriaren oinarrizko beharrei erantzuteko beharrezkoak diren botikak dira. Erakunde horrek sendagai hauek uneoro eta beharrezkoak diren kantitateetan, osasun sistemetan egon behar direla aholkatzen du; halaber, garantia guztiekin eta gaixoek ordaindu dezaketen prezioan egon behar dira.

Aukeraketa

aldatu

Botiken aukeraketa Adituen Batzordeek egiten dute irizpide desberdinetan oinarrituta:

  • garrantzia osasun publikorako
  • eraginkortasun eta seguritatea erakutsia izan behar dute
  • diruz balio duenarekin konparatuta eskaintzen duten eraginkortasuna

Mundu osoan

aldatu

1977ko urriaren 21ean, Adituen Batzordeak lehen aukeraketa onartu zuen. Geroztik zerrenda desberdinak onartu izan dira, azkena 2013ko apirilean plazaratu zen: helduentzako hemezortzigarren zerrenda eta haurrentzako laugarrena.

1999an, 156 estatuek funtsezko botiken zerrenda ofizialak zituzten.[1] [2] 135 estatuetan gaixotasun eta sintoma arrunteenen aurrean tratamenduak onartuak izan dira.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu