Erremifentanilo
Erremifentaniloa[1] morfinaren μ hartzaileen opioide agonista hutsa da. Indartsua da, eragin ultramontzekoa eta metaezina, ebakuntza kirurgikoetan eta prozedura mingarrietan analgesia eta sedazioa emateko erabiltzen dutena.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Metabolismoa
aldatuEsterasa ez-espezifikoen, tisularren eta plasmatikoen bidezko ester lotura hidrolisiaren bidez kanporatzen da. Esterasa horren presentzia handia dela eta, sistema ez da saturagarria, eta, infusio oso luzeen ondoren (10 ordu arte), testuinguruarekiko sentikorra den batez besteko bizitza 5 minutu ingurukoa da. Metabolitoak birtualki inaktiboak dira. Ondorioak azkar desagertzen direnez, profil horrek dosi altuak edo oso altuak erabiltzea ahalbidetzen du eta horrela egonkortasun hemodinamiko handiagoa lortzen da.[2]
Albo-ondorioak
aldatuOpioide guztiek dituzte: goragaleak, gorakoak, azkura, zorabioa, hipotentsioa, bradikardia, muskulu-zurruntasuna eta arnas-depresioa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
- ↑ Hoke JF, Cunningham F, James MK, Muir KT, Hoffman WE. Comparative pharmacokinetics and pharmacodynamics of remifentanil, its principle metabolite (GR90291) and alfentanil in dogs. J Pharmacol Exp Ther. 1997 Apr;281(1):226-32
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |