Menhir

Menhirra» orritik birbideratua)

Menhirra, zutarria edo iruinarria lurrean zutik jarritako harri luze batez osaturiko Antzinaroko monumentu megalitikoa da, bereziki Europa Mendebaldean agertzen dena. Bakarrik ager daitezke, monolito moduan, nahiz beste zutarriekin batera egitura konplexuak osatuz eta beste monumentu megalitiko handiagoen elementu osagarri handi moduan.

Iruñarriko zutarria, Malerreka eskualdeko Eratsun udalerrian. Nafarroa, Euskal Herria.
Kurtzeganeko zutarria. Orozkon, Bizkaia, Euskal Herria.
Zutarria Belle-Île uhartean (Bretainia).
Beradown man zutarria, Dartmooren (Ingalaterra).

Etimologia

aldatu

Menhir hitza bretainieratik dator, maen (harria) eta hir (luzea) hitzetatik.

Zenbait menhir ikusgarri

aldatu

Menhirrak Euskal Herrian

aldatu


Kondaira

aldatu

Euskal Herriko kondairetan, zutarriak jentilek, Errolan eta Sanson erraldoiek botatako harriak dira askotan.

Fikzioa

aldatu

Asterixen istorioetan Obelix modu ezaugarritsuan agertzen da zutarri bat bizkarrean duela. Halaber, "Obelix eta Konpainia" istorioan menhirren salerosketa argudioaren ardatz nagusia da. Zesarren plan ezkutu baten arabera merkataritza jarduera egiten du galiarrekin Erromak herrixka bereganatu ahal izateko, porrot egingo duen arren.

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Bibliografia

aldatu