Dartmoor
Dartmoor Parke Nazionala (ingelesez Dartmoor National Park) Ingalaterrako hego-mendebaldeko Devon konderrian dagoen parke nazional bat da. 1951an sortu zen eta 954 km²-ko azalera du. Dartmoor karbonifero aroko granitozko goi-ordoki bat da, goi-ordoki hau lubeta natural batez inguraturik dagoelarik, hau tor izeneko granitozko muinoez betea dago, bertako punturik garaiena High Willhays (621 m.) muinoa delarik. Eremu hau aztarnategi arkeologikoz josia dago.
Dartmoore Parke Nazionala | |
---|---|
![]() Meavy ibaia, atzealdean Sharpitor eta Leather Tor mendiak ikus daitezkelarik. www.dartmoor-npa.gov.uk | |
Kokalekua | Devon![]() |
Azalera | 954 |
Sorrera | 1951 |
PoniakAldatu
Dartmoor poni izeneko zaldi arraza, Parke Naturalaren ikurra da. Parke Naturalean ehunka poni larretzen dira.
LiteraturaAldatu
Literatura munduan Dartmoor eremuan Sir Arthur Conan Doyle idazleak sortutako Sherlock Holmes pertsonairen Baskervilletarren zakurra eleberria bertan girotu zelako ospetsua da.
IruditegiaAldatu
Dartmoorko Tor egitura bat. Avon ibaiaren iturburua.
Ikus gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Dartmoor Parke Nazionaleko webgunea (Ingelesez)