Arribiribilleta

Arribirilleta» orritik birbideratua)

Arribiribilleta edota Arribirilletako menhir edo zutarria Bergara, Elgoibar eta Soraluze herriek bat egiten duten lekuan dago, Irukurutzeta menditik hurbil

Arribirilletako zutarria
Arribirilletako zutarriaren irudia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°10′36″N 2°22′13″W / 43.176606°N 2.370353°W / 43.176606; -2.370353
Map
Arkitektura

3,5 tonako pisua du[1]. Brontze arokoa da, suharri zatiak aurkitu baitzituzten indusketetan. Luzeran eta zabaleran, 1,60 eta 1,70 metro neurtzen ditu hurrenez hurren. Lodieran, berriz, 0,40 metrokoa da.

Arribiribilleta 2008an: lurrean etzanda zegoen garaian uste zen dolmen-trikuharri baten gaineko harria zela.

2014ko irailaren 3an, duela 4.000 urte jarri zutenek bezala kokatu zuten menhirra, hau da, zutik. Hasiera batean dolmena izango zelakoan zeuden Aranzadi Zientzia Elkartekoak, eta uste horrekin ekin zioten indusketei 2012an.

Erreferentziak aldatu

  1. Araitz Muguruza, «Orain dela 4.000 urte bezala, zutik», Berria, 2014-09-03

Kanpo estekak aldatu