Txoritokietako Estazio Megalitikoa

Txoritokietako Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko asko ikus daiteke San Marko-Txoritokieta eta Santiagomendi mendilerroetan. Guztira zazpi dira ezagutzen direnak. Dena dela, gehiago ere egon daiteke.

Aitzetako Txabala trikuharria.
Ermañalde harrespila.
Txoritokietako menhirra.
Berrozpin I trikuharria.
Txoritokietako megalitoak.

Historiaurreko monumentuak

aldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.

Kokapen geografikoa

aldatu

Geografikoki Gipuzkoako altuera gutxieneko Estazio Megalitikoa da, 275 metrotako maila kurba baino beherago baitago. Lurzorua Behekretaziko kareharrizkoa da, nahiz eta triasikoaren kareharrizkoa izan monolitoa. Estazio honetatik mota honetako lurzoruak ordu beteko bidean aurkitzen dira; horrek berak interes historikoa dauka. Udalerri hauetan daude monumentuak: Errenteria eta Astigarraga.

Sailkatutako monumentuak

aldatu

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak

aldatu

Guztira lau dira:

  • Aitzetako Txabalako
  • Berrozpin I
  • Berrozpin II
  • Berrozpin III

Guztira bi dira:

  • Arreginea
  • Ermañalde

Bakarra da, orain gutxi aurkitua:

  • Txoritokieta

Egoera legala

aldatu

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan zazpi monumentu aipatzen dira.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu