Ireki menu nagusia

Morlaix (bretainieraz: Montroulez) Bretainiako mendebaldean dagoen hiria da, Finistere/Penn-ar-Bedeko departamenduan kokaturik. Morlaixeko estuarioak Bro Leon eta Bro Dreger lurralde historikoak banatzen ditu. 15.574 biztanle zituen 2008an.

Morlaix / Montroulez
 Bretainia (eskualdea)
Vue de Morlaix.JPG
Morlaixeko biaduktoa
Blason ville fr Morlaix (Finistère).svg
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea  Bretainia (eskualdea)
Departamendua Finistère (29)
Barrutia Morlaixeko barrutia (hiriburua)
Kantonamendua Morlaix
Izen ofiziala Morlaix
Alkatea Agnès LE BRUN (2014-2020)[1]
INSEE kodea 29151
Postakodea 29600
Demografia
Biztanleria 14.830
% 48 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 52
0
14
15
29
30
44
45
59
60
74
>
75
Eremua 24,82 km2
Dentsitatea 626,07 bizt/km2
Kokapena
Koordenatuak 48° 34′ 39″ N, 3° 49′ 40″ W / 48.5775°N,3.8277777777778°W / 48.5775; -3.8277777777778Koordenatuak: 48° 34′ 39″ N, 3° 49′ 40″ W / 48.5775°N,3.8277777777778°W / 48.5775; -3.8277777777778
Morlaix hemen kokatua: Frantzia
Morlaix
Morlaix
Morlaix (Frantzia)
Altuera 61 m
Mugakideak Plouezoc'h, Garlan, Plougonven, Plouigneau, Plourin-lès-Morlaix eta Saint-Martin-des-Champs
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Würselen, Truro, Réo Itzuli, Chełm eta Mielec
http://www.ville.morlaix.fr

EtimologiaAldatu

Izenaren esanahiar ez da zehazki ezagutzen. Aipamen zaharrenak Mons-relaxus (1128), Montem Relaxum (1154) edota Monte Relaxo (1184) dira.

HistoriaAldatu

K.a. 3000-4000 urteko harri-pilak aurkitu dira Morlaix inguruan.

Herria bera galiarren oppidum batean sortu zen. X mendean Leongo jaunak gaztelu bat eraiki zuen bertan eta 1179an Bretainiako dukeek eskuratu zuten. 1561ean herri eskubideak jaso zituen eta udaletxea eraiki zuten.

XVII mendean lihoaren industria abiatu zen eta hiriaren garapen handia etorri zen. 1689an tabako lantegia ere ireki zen, Frantziako zaharrenetako bat.

1864an Morlaixeko biaduktoa eraiki zen trenbiea pasatzeko. Bigarren Mundu Gerran aliatuek hainbat aldiz bonbakatu zuten biadukto hau suntsitu nahian.

Ondasun nabarmenakAldatu

Harriz eta egurrezko etxeak pilatzen dira alde zaharrean. Askok eskultura ederrak dituzte beraien aurrealdetan. Aipagarriena "la Maison dite de la duchesse Anne da, "Ana dukesarena dela dioten etxea".

IruditegiaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Morlaix  


  1. (Frantsesez) Liste des maires au 25 avril 2014 Frantziako Gobernua.