Erleekin solasean

liburu zientifikoa

Erleekin solasean liburua migrazio-abentura baten kronika da, 2020an argitaratu zuen Martxel Aizpurua erlezain eta biologo gipuzkoarrak Udako Euskal Unibertsitatearekin.[1]

Erleekin solasean
Jatorria
Egilea(k)Martxel Aizpurua
Argitaratze-data2020
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
ArgitaletxeaUdako Euskal Unibertsitatea
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Narrazioaren haria: jakitunaren eta ezjakinaren arteko elkarrizketa aldatu

Mila modu daude , Liburu zientifiko berezia da hau erleen mundua deskribatzeko modu imajinarioa erabiltzen baitu. Mundu hori ezagutzen ez duen kazetari batek erlauntzera bisitak egiten ditu eta hango erleekin solas eginez haien bizimoduaz jabetzen doa. Erleek esandakoa nahikoa ez, eta elkarrizketatzen ditu bi landare ere eta, azkenik, baita erlezaina bera ere.[2]

Jakitunaren eta ezjakinaren arteko elkarrizketa bidez gaia azaltzea ez da gauza arraroa eta berria. Gure literaturan ezagunak dira Juan Antonio Mogelen Peru Abarkan Peru eta Maisu Juanen etengabeko elkarrizketa edo Jean Pierre Duvoisinen Laborantzako Liburuan aita eta semearen artekoa. Estilo horrek arintzen du agian, irakurketa, etenaldiak maiz eginez.

Liburu honetan pertsonaia ezjakina kazetaria da, eta, bestalde, jakitun informazio-emaileak, erleak, landareak eta erlezaina dira. Kazetaria "Argia-Presseko" langile gisa agertzen da; izan ere, Martxel Aizpuruak "erle-bisitak" ARGIA astekarian hasi zen 30 urte lehenago hasi zen inguru. 1990ean hiru bisita besterik ez zuen idatzi orduan. 2020ko liburuan hasierako hiru bisita berritu haiez gain, beste hamabi bisita gehiago dakartza egileak.[3]

Bisita horiek fikziozkoak diren neurrian, irakurlea zalantzan gera daiteke ea zer ote den egia eta zer imajinarioa. Hori argitze aldera, liburuaren bukaeran glosario zabal batek osatzen du gaia.

Erreferentziak aldatu

  1. Aizpurua Agirre, Martxel. (2020). Erleekin solasean. UEU ISBN 978-84-8438-706-0. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  2. «Martxel Aizpurua: “Batek baino gehiagok gizarte perfektua irudikatu du erleengan” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  3. UEUren solasaldiak. "Erleekin Solasean" liburuaren aurkezpena. Udako Euskal Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu