Laborantzako liburua, edo, bi aita semeren solasak laborantzaren gainean
Laborantzako liburua, edo bi aita semeren solasak laborantzaren gainean, Joan Piarres Duvoisinek 1858an idatzi zuen nekazaritzaren inguruko liburua da. Egilea laboraria izan ez arren, mugazain lanetan ibili zelarik, ondo ikasi zuen basomutil eta nekazarien lanak. Laborariei laguntzeko eskuliburu bat da, Duvoisinek iturri askotatik jasotako informazioaz osatu zuena. Euskara lapurtarra darabil, erraza baina, aldi berean, aberatsa eta zehatza. Luis Luziano Bonaparteri eskainita dago.[1]
Laborantzako liburua, edo bi aita semeren solasak laborantzaren gainean | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1858) |
Argitaratze-data | 1858 |
Jatorrizko izenburua | Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean eta Laborantzako liburua, edo bi aita semeren solasak laborantzaren gainean |
Hizkuntza | Euskara |
OCLC | 863175955 |
Baionan agertu zen 1858an eta, garai hartan ohiko zenez, aita-semeen arteko solas baten antzera antolatuta dago. Aitak jakintsuaren papera jokatu eta semearen galderei erantzuna ematen die. Liburuak laurehun orrialde inguru ditu eta berrogeita lau ataletan banatuta dago: besteak beste, lur-motak, oihan eta basoen ingurukoak, gariari buruzko xehetasunak, jorraketak, uzta-klaseak, belarrak, ongarriak, urteko lanak, mila argibide anitz abere-motaz...[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Touyarou Phagaburu, Elena. (2010). (PDF) Bidegileak: Jean-Pierre Duvoisin 1810-1891. (Noiz kontsultatua: 2018-2-18).
Kanpo estekak
aldatuWikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Laborantzako liburua, edo, bi aita semeren solasak laborantzaren gainean |