Xabier Markiegi
euskal politikaria
Xabier Markiegi Candina (Bilbo, 1938ko abenduaren 30a - Aguadulce, 2021eko martxoaren 29a) bizkaitar politikari eta irakaslea izan zen.[1]
Xabier Markiegi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1990eko Abenduaren 18a - 1994ko Abuztuaren 30a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko Abenduaren 18a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
1984ko martxoaren 22a - 1986ko Urriaren 1a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
1981eko Irailaren 23a - 1984ko martxoaren 22a ← Mario Onaindia Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Bilbo, 1938ko Abenduaren 30a | ||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||
Heriotza | Aguadulce, 2021eko martxoaren 29a (82 urte) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta katedraduna | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Euskadiko Ezkerra Euskal Iraultzarako Alderdia |
Familia jeltzale eta erlijioso batean hezia, erlijioan sartu eta filosofia, teologia eta irakasle-ikasketak egin zituen. EIA eta Euskadiko Ezkerraren kidea, 1981ean Mario Onaindia ordezkatu zuen Eusko Legebiltzarrean. 1994ra arte izan zen bertan baina ez zuen PSErekin bat egin eta talde mistora pasa zen.[2]
1995eko martxoaren 3an jabetu zen ararteko karguaz. 2000ko irailaren 11ra arte egon zen karguan eta bere agintaldian Mercedes Agúndez izan zuen jarduneko ondokoa.[3]
Kargua utzi zuenean, Fundación Victimas del Terrorismo elkartean eta Cervantes Institutuan aritu da.
Lanak Aldatu
- Escuela de Padres. Orientación familiar, Bartzelona: Editorial RM, 1973.
- Escuela de Padres. Orientación profesional, Bartzelona: Editorial RM, 1974.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Xabier Markiegi Candina. .
- ↑ Rodrigálvarez, Eduardo. (2000/01/15). «PERSONAJES: XABIER MARKIEGI El "ararteko", que cumple su primer mandato el 10 de marzo, ha conseguido actuar como institución por encima de la política» El País.
- ↑ Ararteko. Ezagutu Arartekoa > Historia > 1995-2000 - Xabier Markiegi Candina. .