Genero-desparekotasun
Genero-desparekotasuna[1] edo genero-desoreka gizartean pertsona batek gizona edo emakumea izateagatik hartzen dituen genero-rolen arteko aldea da, jasotzen dituen lan-diskriminazioa eta beste desberdintasun ekonomikoak, hainbat hizkuntzatan jasotzen duen trataera bereizia, gizarteak berak sorturik, erlijio baten ondorioz edo, besterik gabe, dituzten desberdintasun biologiko eta psikologikoengatik.
Genero-desparekotasuna bizitza eremu gehienetan ematen da. Gizon eta emakumeen artean dauden ezberdintasun biologikoetatik haratago[2], desparekotasuna dago laneko egoeran (non kristalezko sabaia[3] edo sexuarekiko ordaintze-bereizkeria ematen den[4]), etxeko genero-roletan edo genero-estereotipoetan[5].
ErreferentziakAldatu
- ↑ Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia, 4. edizioa.
- ↑ T., Wood, Julia. (2011). Gendered lives : communication, gender, and culture. (10th ed. argitaraldia) Wadsworth/Cengage ISBN 9781111346485. PMC 774586206..
- ↑ «Kristalezko sabaiak mugatuta» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ «Estatuko Gobernua premiatzen da soldata-berdintasunerako lege bat onets dezan | Parlamento de Navarra» www.parlamentodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ (Ingelesez) Ellemers, Naomi. (2018-01-04). «Gender Stereotypes» Annual Review of Psychology 69 (1): 275–298. doi: . ISSN 0066-4308. (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).