Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Goi mailako hezkuntza erakundea Parisen
Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola (frantsesez: École des hautes études en sciences sociales), EHESS siglez ere ezaguna, Frantziako graduondoko ikastetxe bat da. 1947an sortu zen, baina 1975 arte ez zuen nortasun juridiko propiorik izan.
Ikerketan eta gizarte zientzien irakaskuntzan, munduko erakunde prestigiosoenetako da. Bere zeregin nagusia ikerketa eta goi mailako ikertzaileen trebakuntza da. Hauek dira lantzen dituzten diziplinak: antropologia, arkeologia, demografia, zuzenbidea, ekonomia, filologia, filosofia, literaturaren teoria, geografia, historia, estatistika, lurralde antolamendua, psikologia eta soziologia.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |