Margaret Bullen

antropologoa
Maggie Bullen» orritik birbideratua)

Margaret Bullen (Nedging, Suffolk, Erresuma Batua, 1964) 1991. urtetik Euskal Herrian bizi den antropologo feminista da. Gizarte Antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean 2005. urtetik eta bere ikerketa lanak ere esanguratsuak dira.

Margaret Bullen
Bizitza
JaiotzaSuffolk, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
BizilekuaHendaia
Hezkuntza
HeziketaBristolgo Unibertsitatea
Liverpoolgo Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta unibertsitateko irakaslea

Biografia aldatu

Filologia Hispanikoan eta Frantsesean lizentziatua da (University of Bristol, UK, 1987) eta Filosofian doktorea (Gizarte Antropologia) (University of Liverpool, UK, 1991). Tesia unibertsitate horretako Institute of Latin American Studies-en gauzatu zuen Arequipa-ko (Peru) herri gazteetako aldaketa kultural eta sozioekonomikoen eta migrazio andetarren inguruan. Egun, Practicum-eko Dekanordea da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean.[1]

Migrazioan, identitatean, hizkuntzan eta aldaketan izandako interesa iraunkorra izan da bere ikerketan, eta hauei sistema sinboliko eta generokoei zuzendutako genero ikuspegia gehitzen zaie. Azken urteetan ikerketa ildo nagusia Gipuzkoako zenbait erritualetan emandako aldaketen ondorioz sortutako gatazken ingurukoa izan da. Hauen artean, nagusiki Hondarribiko eta Irungo Alardeetan emakumeen parte hartzearen harira sortutako polemika aztertu du, baina baita beste leku batzuetako jai-erritualak ere, hala nola, Antzuolako Mairuen Alardea eta Donostiako Danborrada. Lan horren erakusgarri da Tristes espectáculos: las mujeres y los Alardes de Irun y Hondarribia (2003). Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko (AFIT) kide gisa "Continuidades, conflictos y ruptura frente a la desigualdad: relaciones de género y prácticas corporales y emocionales en las/os jóvenes vascos" proiektuan parte hartu zuen.[1]

Bullen-ek interes berezia du antropologia aplikatuan eta 2012. urtean Farapi elkartearen sorreraren parte izan zen, ildo hori jarraitzen duen lehen euskal aholkularitza-enpresa. Farapi eta beste hainbat entitaterekin kolaboratzen du genero biolentziarekin (La violencia contra las mujeres y sus causas en Gipuzkoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011) eta gaztaroarekin (La construcción social del Ideario Amoroso entre adolescentes guipuzcoanos-as, y su influencia en la violencia de género y en la salud integral, Medicus Mundi, 2016) erlazionatutako proiektuetan. USAC (University Studies Abroad Consortium) unibertsitatearekin ere kolaboratzen du irakasle eta ikertzaile moduan. Basque Gender Studies (2003) publikatu du eta Xamar-en Orhipean. El País del Euskara (2006) ingelerara itzuli du.[1]

Espainiako Antropologia Aplikatuko Elkartearen VII. Nazioarteko Biltzarrean parte hartu zuen, Santanderren, 2006ko abenduan, Antropologoen profesionalizazioa, fikzioa edo errealitatea? izeneko hitzaldiarekin.[2]

Xavier Kerexeta historialariarekin batera, 2007ko maiatzean, Pasado, presente y futuro del Alarde de Antzuola azterlan sozio-kulturala aurkeztu zuen, Udalak eskatuta, desfile tradizionala dinamizatzeko eta birdefinitzeko, etorkizuneko proiekziora begira. Ondorioa hauxe izan zen: kulturen eta erlijioen arteko errespetu-mezua erakutsi behar zela, Abd-Al Rahman II.aren figura duinduz eta kapitainaren hitzaldiaren edukia leunduz, hori guztia eszenografia-konposizio orekatuago baten erdian, ekitaldiaren koreografiari ikusgarritasuna emateko.[2]

Berdinsareak Bilbon antolatutako emakumeek eta gizonek herriko jaietan duten parte-hartzearen inguruko jardunbide egokien tailerrean parte hartu zuen Margaret Bullenek. Azken urteetan egindako urratsak nabarmendu zituen Bullenek (berdintasunerako toki-planak, udal-akordioak...) eta adibide zehatzagoak ere aurkeztu zituen; hala nola, Gasteizko, Gernikako edota Tolosako jai-ereduetan egindako eraldaketak.[3]

Euskal diasporari lotuta dago, Renotik zuzendutako USACen (University Studies Abroad Consortium) bidez Donostian ikastera datozen ikasle iparramerikarrei ematen dien irakaskuntzaren bidez.[4]

Ankulegi antropologiaren euskal elkarteko bazkidea da, urteko jardunaldiak antolatzen laguntzen du eta bere lan batzuk aldizkarian argitaratzen dira, berriena "Turismo gastronómico y representación de la cultura vasca: sidra y chocolate" delarik, Miren Urquijorekin elkarlanean.[4]

Lanak aldatu

Liburuak aldatu

  • Tristes espectáculos: las mujeres y los Alardes de Irún y Hondarribia. José Antonio Egido Sigüenza, Margaret Louise Bullen. Bilbao: Universidad del País Vasco. ISBN 84-8373-557-1[5]
  • Basque Gender Studies. Margaret Bullen. ISBN: 978-1-877802-31-7[6]
  • Orhipean. The Country of Basque. Margaret Bullen-en itzulpena.[7]

Aldizkarietako artikuluak (aukeraketa) aldatu

  • Ez Donk Oraindik y Corps-Exquis: una comunidad feminista en tiempos de virus. Anaitze Agirre Larreta, Margaret Louise Bullen, Miriam del Pino Molina, Tchella Fernandes Maso, Idoia Galán Silvo, Noemí Gomez Mendoza, Joanna Pertkiewicz, Yadira Santamaria Viveros, Katerina Sergidou Dilemata
  • Genero- indarkeriaren erakundetzea Bidasoaldeko alardeetan. Margaret Louise Bullen, Xabier Kerexeta
  • Ahaidetasuna, generoa eta sormena: Marilyn Strathernekin hizketan. Margaret Louise Bullen
  • Antropología feminista, antropología aplicada. Encuentros y desencuentros. Margaret Louise Bullen
  • Turismo gastronómico y representación de la cultura vasca: sidra y chocolate. Miren Begoña Urquijo Arregui, Margaret Louise Bullen
  • Modos de vida de la mujeres inmigradas en Araba y Gipuzkoa. Begoña Pecharromán, Margaret Louise Bullen
  • Transformaciones socio-culturales y la recreación de una fiesta. Margaret Louise Bullen
  • De invasores a invadidos: la intervención social en los barrios marginales de Perú. Margaret Louise Bullen
  • Las mujeres y los Alardes de Hondarrubia e Irún. Margaret Louise Bullen.[5]

Elkarlanak talde-lanetan (aukeraketa) aldatu

  • El feminismo como estímulo y sustento de la antropología vasca: 30 años de una fructífera relación. Jone Miren Hernández García, Mari Luz Esteban Galarza, Margaret Louise Bullen
  • Soldados, cocineros y aguadoras en la tamborrada donostiarra: participación festiva y Performance de género. Margaret Louise Bullen
  • Las posibilidades de la profesionalización vislumbradas en el prácticum del grado de antropología social de la UPV-EHU. Margaret Louise Bullen, Miren Begoña Urquijo Arregui
  • Violencias y derecho(s) en las relaciones humanas. Margaret Louise Bullen, Caterina Canyelles, Amaya Pávez Lizarraga
  • Estrategias urbanas de mujeres rurales: emigrantes andinas en la ciudad de Arequipa, Perú. Margaret Louise Bullen
  • Hombres, mujeres, ritos y mitos: los Alardes de Irún y Hondarribia. Margaret Louise Bullen
  • Cambio y confrontación en los Alardes de Irún y Hondarribia. Margaret Louise Bullen.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Bullen, Margaret | AFIT. (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  2. a b «Bullen, Margaret - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  3. «Jaiak berdinzaleagoak izateko gakoak eman ditu Margaret Bullen antropologoak - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  4. a b (Gaztelaniaz) SILLERO ALFARO, Maider. «Margaret Bullen. Antropóloga: Las tradiciones están vivas y a lo largo de la historia han ido cambiando a la vez que la sociedad» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «Margaret Louise Bullen» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  6. (Gaztelaniaz) «basque gender studies. Margaret Bullen. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  7. «Ganbara / Divulgación: Orhipean. The Country of Basque» www.pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).

Kanpo estekak aldatu