Mátyás Rákosi

politikari hungariarra

Mátyás Rákosi (Ada, Austria-Hungaria, gaur egun Serbia, 1892ko martxoaren 9a - Gorki, Errusiako SES, SESB, 1971ko otsailaren 5a) hungariar politikaria izan zen. 1945-1956 bitartean Hungariako Alderdi Komunistaren burua eta 1952-1953 bitartean lehen ministroa izan zen.

Mátyás Rákosi
Kommunista politikusok a tribünön fortepan 79084 (profile-4).jpg
Coat of arms of Hungary.svg
Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea

1945eko azaroaren 4a - 1957ko maiatzaren 9a
Hautetsia: 1945-1947 legislative term (en) Itzuli, 1947-1949 legislative term (en) Itzuli, 1949-1953 legislative term (en) Itzuli, 1953-1958 legislative term (en) Itzuli
member of the Provisional National Assembly (en) Itzuli

1944ko abendua - 1945eko azaroaren 3a
Bizitza
Izen osoa Rosenfeld Mátyás
Jaiotza Ada (en) Itzuli1892ko martxoaren 9a
Herrialdea  Hungaria
Lehen hizkuntza Hungariera
Heriotza Nizhni Novgorod1971ko otsailaren 5a (78 urte)
Hobiratze lekua Farkasréti Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Feodora Feodorovna Kornilova
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Hungariera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Budapest
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Hungariako Alderdi Komunista
Békepárt (en) Itzuli
Hungariako Alderdi Komunista
Hungarian Working People's Party (en) Itzuli
Hungarian Social Democratic Party (en) Itzuli
Hungariako Langile Alderdi Sozialista

Find a Grave: 44528078 Edit the value on Wikidata
Rákosi Mátyás aláírása.svg

BizitzaAldatu

Hungariako Alderdi Komunista sortu zuen 1918. urtean Bela Kunekin batera. Hurrengo urtean Hungariako Errepublikako ekoizpenerako herri komisario izendatu zuten. Hungariako iraultza ahaleginak huts egin zuelarik, Austriara erbesteratu zen lehenik eta Moskura ondoren.

1921-1924 urteetan Kominterneko idazkari izan zen eta alderdi komunistak indartzeko ekimenak sustatu zituen Italian, Alemanian, Austrian eta Hungarian. Alderdi komunistaren ezkutuko buruzagia izan zen Hungarian, baina 1925. urtean atxilotu, eta bizi guztirako kartzela-zigorra ezarri zioten. 1940. urtean aske utzi zuten, eta 1945ean Sobietar Batasunean izan ondoren, Hungariara itzuli zen.

1948-1956 bitartean Hungariako Langileriaren Alderdiko idazkari orokorra izan zen eta 1952-1953 urteetan Ministro Kontseiluaren presidentea. Stalinen jarraitzaileen aurkako politika zela eta, 1956an kargutik kendu zuten Rákosi eta Sobietar Batasunera erbesteratu zen. 1962. urtean Alderdi Komunistatik bota zuten 1949-1952 urteetako auzi politikoetan izan zuen jarreragatik.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu