FC Barcelona B

Futbol Club Barcelona B FC Barcelona futbol taldearen harrobiko taldea da. 2018tik aurrera Lehen maila RFEFen ari da.

Futbol Club Barcelona B
Ezizena(k)Blaugranes
Sorrera1970
Futbol zelaiaMini Estadi
edukiera: 15.276 lagun
inaugurazioa: 1982
PresidenteaKatalunia Joan Laporta
EntrenatzaileaKatalunia Francisco Javier García Pimienta
Liga1. maila RFEF
2020-212.B mailan, 6.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

C. F. Barcelona Atlético izenarekin sortu zen 1970 urtean aurrez Bartzelonan baziren Club Deportivo Condal eta Atlètic Catalunya taldeek bat egiterakoan eta hasieratik FC Barcelonaren harrobia izateko helburua izan zuen. Hirugarren mailan hasi zen jokatzen baina 1972an maila galdu eta Erregionalera jeitsi zen, hala ere bi urtez jarraian igoera lortuz bigarren mailan egin zuen dbuta eta 1977 arte bertan aritu zen. Hurrengo urteetan bigarren maila eta bigarren B mailan jokatu izan zuen.

1991 urtean FIFAk atera zuen legearen arabera harrobiko taldeek talde nagusiaren izen bera izan behar zuten eta horregatik FC Barcelona B bihurtu zen.

2007-08 urtea hirugarren mailan hasi zuen ordea eta entrenatzaile berria hartu zuen, Josep Guardiola eta bigarren B mailara igotzea lortu zuen. Entrenatzaileak FC Barcelona handia hartu zuen orduan bere kargu. Barcelona B-k gorantz jarraitu zuen eta 2010an bigarren mailara igo zen. 2010-11 izan zuen bere historiako urterik onena hirugarren egin baitzuen ligan Luis Enrique entrenatzaile zuela. 2013an eta 2014an berriz ere hirugarren postuan gelditu zen. 2015ean ordea azken postuan amaitu zuen eta maila galdu zuen. 2017an bertri lortu du igotzea.

DatuakAldatu

2021-22 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 23
  • Denboraldiak 2. B mailan: 21
  • 1. maila RFEF: 1
  • 2. maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 4
  • Ligako posturik onena: 3.a Bigarren mailan (2010-11, 2013-14)

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2004-05 Bigarren B maila 11.a -
2005-06 Bigarren B maila 6.a -
2006-07 Bigarren B maila 19.a -
2007-08 Hirugarren Maila 1.a -
2008-09 Bigarren B maila 5.a -
2009-10 Bigarren B maila 2.a (igo) -
2010-11 Bigarren maila 3.a -
2011-12 Bigarren maila 8.a -
2012-13 Bigarren maila 9.a -
2013-14 Bigarren maila 3.a -
2014-15 Bigarren maila 22.a (jeitsi) -
2015-16 Bigarren B maila 11.a -
2016-17 Bigarren B maila 1.a (III multzoa) -
2017-18 Bigarren maila 20.a -
2018-19 Bigarren B maila 8.a -
2019-20 Bigarren B maila 2.a -
2020-21 Bigarren B maila 2.a -
2021-22 1. maila RFEF

Irabazitako txapelketakAldatu

Kanpo estekakAldatu