Ronaldo de Assis Moreira
Ronaldo de Assis Moreira (Porto Alegre, 1980ko martxoaren 21), Brasilgo futbolaria da, Ronaldinho edo Ronaldinho Gaúcho (Rio Grande do Sul Brasilgo estatukoa dela eta) goitizenak ere badituena. Ronaldinho (portugesez Ronaldo txikia) izena eman zioten Ronaldo futbolari brasildarrarengandik bereizi ahal izateko.
Futbolzale askoren ustez, Ronaldinho da egungo munduko jokalaririk hoberena, nahiz eta berak halako tituluak arbuiatu. Nolanahi ere, FIFAko Urteko Munduko Futbolariaren Saria bitan eta Urrezko Baloia behin irabazi ditu.
Kirol ibilbidea
aldatu- Grêmio Foot-Ball Porto Alegrense (1997-2001)
- Paris Saint Germain (2001-2003)
- FC Barcelona (2003-2008)
- AC Milan (2008-)
Palmaresa
aldatuTaldean
aldatu- Espainiako Liga: 2004-05 eta 2005-06 FC Barcelonarekin.
- Espainiako Superkopa: 2005-06 FC Barcelonarekin.
- Champions League: 2005-06 FC Barcelonarekin
Nazioartekoak
aldatu- 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa 1996-97.
- Amerika Kopa: 1998-99 eta 2004-05.
- Munduko txapelketa: 2002.
- Konfederazioen Kopa: 2004-05.
Bakarrik
aldatu- FIFAko Urteko Munduko Futbolariaren Saria: 2004 eta 2005.
- Urrezko Baloia: 2005.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ronaldo de Assis Moreira |