Amerika Kopa
Antolatzailea CONMEBOL
1916
Eremua Hego Amerika
Parte hartzaileak 32 (sailkapen fasean 209)
Garaipen gehien Uruguai Uruguai (15)
Argentina Argentina (15)
2021eko txapelduna Argentina Argentina

Amerika Kopa (Copa América gaztelaniaz eta portugesez) Hego Amerikan eta selekzio nazionalen artean burututako futbol txapelketa nagusia da, CONMEBOLek antolatzen duena.

Herrialde txapeldunak.

Amerika Kopa selekzio mailako hiru futbol txapelketarik garrantzitsuenetako bat da Munduko Futbol Txapelketa eta Europako Futbol Txapelketarekin batera. 2007ko Amerika Koparako 530 milioi pertsonako audientzia estimatu zen Latinoamerikan eta mundu mailan 4.000 milioi pertsonako audientzia metatua txapelketa eman zen 185 herrialdeen artean.

60. hamarkadararte ligaxkak jokatu ziren eta txapelketak Hego Amerikar Txapelketa izena izan zuen. 1975ean Europako Futbol Txapelketaren formatua hartu eta Amerika Kopa izena jaso zuen.

Historia

aldatu

XX. mendearen lehen urteetan futbola geroz eta ospetsuago egiten ari zen kirol bat zen britainiar jatorriko etorkin eta merkatariek Hegoamerikara eraman ondoren. Kontinente horretako selekzioen artean jokatu zen lehen txapelketa 1910ean izan zen, Argentinak Maiatzeko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko lehiaketa bat antolatu zuenean, lehiaketa horretara Uruguai eta Txileko selekzioak gonbidatu zituelarik.

Txapelketa honek, 1984an British Home Championship txapelketa desagertu ondoren munduko selekzioen arteko txapelketarik antzinakoena bihurtu zena, hasiera batean ez zuen erregulaziorik izan, hasiera batean urtero ospatuz, baina ondoren noiz behinka baino ez zen ospatu. 1986an, CONMEBOLek bertako kide ziren hamar selekzioek derrigorrez parte hartu beharreko txapelketa bat ezartzea erabaki zuen, egoitza finko batean ospatuko zena. Sistema hau Argentinan ospatutako 1987ko Amerika Kopatik erabiltzen da, txapelketaren egoitza CONMEBOLeko hamar herrialdeen artean txandakatua delarik, Venezuelan osatuz 2007ko Amerika Koparekin eta ziklo berri bat hasiz Argentinan 2011tik aurrera.

1993tik, txapelketak 12 selekzio partehartzaile ditu. Hamar CONMEBOL osatzen dutenak dira: Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia, Ekuador, Paraguay, Peru, Uruguay eta Venezuela. Hamar hauei gonbidatutako beste bi gehitzen zaizkie, lehentasuna Concacafekoak dutelarik, eta, noizbehinka, AFCkoek (Asiakoak) ere parte hartuz. Gonbidatuen artean arrakastarik handiena Mexikoko selekzioak izan du, bi aldiz bigarren eta beste hirutan hirugarren egin baitu.

2016an txapelketa jokatzea tokatzen ez zen arren, lehenengo ekitaldiaren mendeurrena ospatzeko antolatu zen. Lehenengo aldiz Hego Amerikatik kanpora jokatu zen, Ameriketako Estatu Batuetan hain zuzen ere.

2020an hasita, txapelketa Europako Futbol Txapelketa jokatzen den aldi berean jokatuko da.

Palmaresa

aldatu
 
Uruguaiko selekzioa 1917an. Garaipena 15 aldiz lortu ditu.
 
Argentinak 15 kopa irabazi ditu.
 
Brasil hirugarrena da palmaresean.
 
Paraguaik bi txapelketa lortu ditu.
 
Luis Suárez 2011eko Kopa altxatzen.
 
2015eko Amerika Kopa irabazi duen Txileko selekzioa.

Hego Amerikar Txapelketa

aldatu
Urtea Egoitza Irabazlea Emaitza Bigarrena
1916 Argentina   Uruguai ligaxka   Argentina
1917 Uruguai   Uruguai ligaxka   Argentina
1919 Brasil   Brasil 1 - 0   Uruguai
1920 Txile   Uruguai ligaxka   Argentina
1921 Argentina   Argentina ligaxka   Brasil
1922 Brasil   Brasil 3 - 0   Paraguai
1923 Uruguai   Uruguai ligaxka   Argentina
1924 Uruguai   Uruguai ligaxka   Argentina
1925 Argentina   Argentina ligaxka   Brasil
1926 Txile   Uruguai ligaxka   Argentina
1927 Peru   Argentina ligaxka   Uruguai
1929 Argentina   Argentina ligaxka   Paraguai
1935 Peru   Uruguai ligaxka   Argentina
1937 Argentina   Argentina 2 - 0   Brasil
1939 Peru   Peru ligaxka   Uruguai
1941 Txile   Argentina ligaxka   Uruguai
1942 Uruguai   Uruguai ligaxka   Argentina
1945 Txile   Argentina ligaxka   Brasil
1946 Argentina   Argentina ligaxka   Brasil
1947 Ekuador   Argentina ligaxka   Paraguai
1949 Brasil   Brasil 7 - 0   Paraguai
1953 Peru   Paraguai 3 - 2   Brasil
1955 Txile   Argentina ligaxka   Txile
1956 Uruguai   Uruguai ligaxka   Txile
1957 Peru   Argentina ligaxka   Brasil
1958 Argentina   Argentina ligaxka   Brasil
1959 Ekuador   Uruguai ligaxka   Argentina
1963 Bolivia   Bolivia ligaxka   Paraguai
1967 Uruguai   Uruguai ligaxka   Argentina

Amerika Kopa

aldatu
Urtea Egoitza Irabazlea Emaitza Finalista
1975 Hainbat   Peru 0-1, 2-0, 1-0   Kolonbia
1979 Hainbat   Paraguai 3-0, 0-1, 0-0   Txile
1983 Hainbat   Uruguai 2-0, 1-1   Brasil
1987 Argentina   Uruguai 1 - 0   Txile
1989 Brasil   Brasil ligaxka   Uruguai
1991 Txile   Argentina ligaxka   Brasil
1993 Ekuador   Argentina 2 - 1   Mexiko*
1995 Uruguai   Uruguai 1-1 (pen:5-3)   Brasil
1997 Bolivia   Brasil 3 - 1   Bolivia
1999 Paraguai   Brasil 3 - 0   Uruguai
2001 Kolonbia   Kolonbia 1 - 0   Mexiko*
2004 Peru   Brasil 2-2 (pen:4-2)   Argentina
2007 Venezuela   Brasil 3 - 0   Argentina
2011 Argentina   Uruguai 3 - 0   Paraguai
2015 Txile   Txile 0-0 (pen:4-1)   Argentina
2016 AEB   Txile 0-0 (pen:4-2)   Argentina
2019 Brasil   Brasil 3-1   Peru
2021 Brasil   Argentina 1-0   Brasil
2024 AEB
  • Talde gonbidatua
  • (pen), penalti jaurtiketak.

Emaitzak

aldatu

Podiuma

aldatu
     
 
 
 
  Uruguai
15 Kopa
     
 
 
 
  Argentina
15 Kopa
     
 
 
 
  Brasil
9 Kopa

Garaipenak

aldatu
Herrialdea Garaipenak Urteak
  Uruguai 15 1916, 1917, 1920, 1923, 1924, 1926, 1935, 1942, 1956, 1959, 1967, 1983, 1987, 1995, 2011
  Argentina 15 1921, 1925, 1927, 1929, 1937, 1941, 1945, 1946, 1947, 1955, 1957, 1959, 1991, 1993, 2021
  Brasil 9 1919, 1922, 1949, 1989, 1997, 1999, 2004, 2007, 2019
  Paraguai 2 1953, 1979
  Peru 2 1939, 1975
  Txile 2 2015, 2016
  Kolonbia 1 2001
  Bolivia 1 1963

Kanpo estekak

aldatu