Lev Kamenev
Lev Borisovitx Kamenev (Jaiotza-izena: Rosenfeld; errusieraz: Лев Бори́сович Ка́менев; Mosku, 1883ko uztailaren 18agreg./uztailaren 6ajul. - ib., 1936ko abuztuaren 25a) sobietar politikaria izan zen.
BizitzaAldatu
1901ean Alderdi Sozialdemokratako ezkerreko taldeetan sartu zen. Askotan hartu zuten preso. Genevan Lenin eta Zinovievekin elkarturik, 1913an San Petersburgora itzuli zenean, Pravda egunkariaren zuzendaritzaren ardura hartu zuen. Atxilotu, eta 1917an Iraultza gailendu zen arte ez zuten aske utzi. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan eta Gobernuan hainbat kargu izan zituen. Lenin hil zenean, Kamenev Zinovievekin elkartu zen Stalinen aurka. Stalinek karguetatik kendu zuen, Alderdi Komunistatik kanpora egotzi, auzitara eraman eta lehenik bost urteko kartzela-zigorra emanarazi zion; gero traizioz salaturik berriro epaitu, hiltzera kondenatu eta hilarazi zuen.
Kartzelan tratu txarrak, mehatxuak eta ziur aski torturak jazo eta gero, bere erruduntasuna aldarrikatu zuen epaitu zuten prozesuan. Bera, beste milaka errusiar komunisten antzera, Purga Handia deitzen zaion errepresioaren biktima ezagun bat izan zen. Ez da ahaztu behar Leninekin hainbat alditan egona zela, buruzagi garrantzitsua zela eta Leninen hilkutxa besteak beste, berak eraman zuela.
Hil eta gero, eta Stalinen mendeku tipikoaren arabera, Kameneven familiak ere patu izugarri latza izan zuen. Bere emazte eta bi seme erail zituzten. Bakarrik bere semerik gazteena, Vladimir Glebov, biziraun zuen Stalinen presondegietara eta 1994an hil zen.[1]
Zinovievek eta Kamenevek beren erruduntasuna aldarrikatu zutenAldatu
Ziuraski Stalinen aginduz era basatian torturatua izan eta gero, zera aitortu zuen Kamenevek:
ZINOVIEV: Alderdiko Batzorde Zentrala eta Stalin izugarri gorrotatzen genituen. Uste osoa genuen beharrezkoa zela nola edo hala alderdiko buruzagiak ordezkatzea; gu jartzea haien ordez, Troskyk esan bezala.
KAMENEV: Nik, Zinovievek eta Trotskyk abiarazi genuen konplot terrorista (...). Bi aukera baino ez zeuden: alderdiaren aurkako borroka oneski eta erabat bukatzea; edo borrokaren jarraitzea, baina masen laguntza erabili gabe, plataforma politikorik gabe eta banderarik gabe: hau da, izu indibidualaren bidez. Bigarren aukera hautatu genuen. Alderdiaren zuzendaritzaren eta herrialdearen aurkako mugagabeko gorrotoak ekarri gaitu hona.
Fiskalak Kamenevi laguntzen dio (...):
VICHINSKI: Maltzurkeria eta botere pertsonala lortzeko grina izan al ziren arrazoi bakarrak?
KAMENEV: Bai, gure taldeak boterea lortzeko grina.
VICHINSKI: Ez al duzu uste horrek ez duela inolako zerikusirik gizarte-idealekin?
KAMENEV: Iraultzaren eta kontrairaultzaren arteko antzekotasun bera da.
VICHINSKI: Kontrairaultzaren alde al zaude?
KAMENEV: Bai.
- Pierre Brouék "Moskuko prozesuak" liburuan jasoa, 1964.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Geert Mak, In Europa, 2009. Episode "1933, Russia"