Korresko gaztelua Arraia-Maeztuko eraikina da.

Korresko gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaKorres
Koordenatuak42°41′23″N 2°25′22″W / 42.6897595°N 2.4227868°W / 42.6897595; -2.4227868
Map

Izkiko arroila Gaztela eta Nafarroako Erresumaren arteko mugan zegoenez, Portiellako gaztelua edo Mairuena eraiki zuten, Erdi Aroko guduen lekuko. Gaztelarrek XIII. mendean hartu zuten.

2016ko martxoaren 8an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

Deskribapena aldatu

Korresko gazteluaren multzoa iristen zaila den kareharrizko harkaitz-malkar batean kokaturik dago; higadurak hautsita dago ipar-mendebaldeko eta hego-ekialdeko alboetan, eta 3 eta 4 metro arteko sakonerako hobi natural moduko bat osatzen du. Halaber, haranaren gaineko 100 metro inguruko malda bertikaleko hormak osatzen du hego-ekialdeko alboa. Hegoaldeko alboan, berriz, harkaitza altxatzen da erliebe hori Soila menditik bereizten duen igarobide naturalaren gainean, eta Bujandarako bidezidor bat abiatzen da handik.

Aztarnategi horretan ez dute oraindik arkeologia-ikerketako landa-lanik egin, baina gainazalean dauden hondakin garrantzitsuak (egiturak zein materialak) ikusita, begi-bistakoa da interes nabarmena duela Goi Erdi Aroko era horretako kokaguneak ezagutzeko.

Gaur egun gehien ikusten denagatik gazteluko sailkapena jaso badu ere, oraindik ere gainazalean, azalera handiko eremu batean, eta hiru mailatan, ikus daitezkeen egituren sakabanaketagatik, pentsa daiteke gotorleku garrantzitsu baten babespean edo oinean eratutako populatze-toki baten aurrean gaudela.

Egun oraindik agerikoak diren egiturak ditu alderik gorenean, gaztelukoak izango direnak berez (uharka eta dorre nagusia izan daitekeena); horiez gain, erdiko mailan eraikitako beste batzuk ere badaude (gotorlekuaren defentsa aurreratua ixteko horma altuak), eta, mendebaldeko magalaren alderik baxuenean, eremu zabalagoa ixten duen defentsarako egitura sendo bat; azken horrek, ziur aski, populatutako eremua babespean hartuko zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa