Etruria[1] (grezierazko eta latinezko testuetan Tirrenia, Tyrrhenia) Italia erdialdeko eskualde bat zen, gaurko Toskana, Lazio, Emilia-Romagna eta Umbria hartzen zituena. Bertan garatu zen zibilizazio etruskoa, Antzinako Erromaren aitzindaria.

Etruriarren hedapena
Gudari baten burua (Tufoko Crocifissoko nekropolia, Orvieto, Italia)

Etruskoak herri misteriotsu bat izan ziren, bere nukleo historikoa Toskana eskualdean zegoelarik. Grekoek Τυρσηνοί (tyrsenoi) edo Τυρρηνοί (tyrrhenoi) deitzen zituzten, eta erromatarrek etruscii. Beraiek euren buruei rasena edo rašna deitzen zieten. Toskanatik hegoaldera zabaldu ziren, Lazio eta Campania eskualdeetara, non kolonia grekoekin tupust egin zuten; iparraldetik Po ibaiaren inguruko harana okupatu zuten, gaur egungo Lombardian.

Itsas potentzia garrantzitsua izan ziren mendebaldeko Mediterraneo itsasoan, Sardinia eta Korsikan finkatu zirelarik. K.a. V. mendetik aurrera beraien boterea gainbehera hasi zen, zelten, greziarren eta Kartagoren erasoak batera nozitu zituztelako batik bat. Ahultze honi eta estatu bateratu baten ezari esker (etruskoek erdi mailako hirien konfederazio ahul bat osatzen zuten soilik) erromatarrek betiko garaitu zituzten. Erromatarren aitzindari eta antzinako Greziaren oinordekotzat jotzen da zibilizazio hau. Bere goi mailako kultura eta teknika militarrei esker, herri hau italiar penintsulako ipar eta zentroko jaun eta jabe izan zen K.a. VIII. mendetik Erromaren sorrera arte (lehen erromatar erregeak etruskoak izan ziren). K.a. 40 urte inguruan, Etruriak independentzia galdu zuen eta Erromatar Inperioaren probintzia bihurtu zen.

Hiri nagusiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu