Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna martxoaren 27an ospatzen da urtero. Egun horretan, mundu osoan antzerkiaren aldeko adierazpenak egiten dira, eta nazioarteko ospea duen idazle batek apailatutako testua zabaltzen da. Eguna Unesco erakundearen Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak (ITI) sortu zuen, 1961an.[1] Euskal Herrian ere hainbat jarduera antolatzen dira: antzezlanak aurkeztea, adierazpenak irakurtzea, kaleko jarduerak...

Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, antzerkiaren aldeko mezuak zabaltzen dira.

Ospakizuna

aldatu

Herriz herri antolatzen diren ekintzak eta ospakizunak aldatu egiten dira. Esaterako, Donostian, Victoria Eugenia Antzokian, urtero azken Donostia Antzerki Saria taularatu egiten da.[2] Egun horretako ekintza nagusietariko bat mundu mailan testu beraren irakurketa izaten da. Testu hori ospe handiko egile edo aktore ezagun batek egindakoa izaten da, esaterako, 2013koa Dario Fok idatzi du;[3] 2012an John Malkovichek idatzi zuen eta 2011koa Jessica A. Kaahwa idazle ugandarra. Lehenengo mezua, 1962koa, Jean Cocteauk sortu zuen.

Ekimenaren proposamena ITIren Vienan ospatutako IX.Nazioarteko Batzarrean kaleratu zen. Batzar horretan Arvi Kivimaa lehendakariak Finlandiako elkarteak planteatutako ideia aurkeztu zuen eta aho batez onartua izan zen. Martxoaren 27ko eguna aukera zen egun horretan Parisko Théâtre de la Ville – Sarah-Bernhardt antzokian denboraldi hasierari ekiten zaiolako.

Egun honen mezu batzuk

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. www.iti-worldwide.org
  2. http://www.euskaraz.net/Kultura/AntzerkiSaria
  3. www.world-theatre-day.org/en/index.html

Kanpo estekak

aldatu