Ireki menu nagusia

Joxemari Iturralde Uria (Tolosa, Gipuzkoa, 1951ko urriaren 20a) euskal idazlea da. 1973an Filologia Erromanikoa bukatu zuen Iruñean. 1975etik irakaskuntzan dihardu, eta 1985az geroztik Euskara eta Euskal Literaturako katedraduna izan da irakaskuntza ertainetan. Azken urteak Tolosako Orixe Institutuan eman zituen lanean, harik eta 2017an erretiroa hartu zuen arte. Hainbat genero landu du bere idazle bizitzan, batez ere haur eta gazte literatura. Helduentzako eleberria ere jorratu du.

Joxe Mari Iturralde
Joxemari Iturralde.jpg
Bizitza
Izen osoa Joxemari Iturralde Uria
Jaiotza Tolosa1951ko urriaren  20a (67 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Jasotako sariak
Literaturaren Zubitegiko fitxa 214

1977an, Bilbon, Pott Banda literarioa sortu zuen Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. Jon Kortazarren ustez, Pott Banda izandakoaren gizon argia izan zen Iturralde. Henry Bengoa inventarium ikuskizuna egin zuen, Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikarekin batera.

Argitalpen ugaritan idatzi du urtetan: Zehar aldizkarian, Argia, Xaguxarra, Akademia Sekretua eta Garziarena aldizkarietan, Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Mugalarin... Emak Bakia Baita argitaletxearen proiektuetan parte hartu du.

Musika alorrean hainbat musikari eta abeslarirekin egin du lan, eta bere poemak hainbat abeslarik (Ruper Ordorika, Jabier Muguruza/Les Mecaniciens, Alaitz eta Maider) eta abesbatzak (Xun-Xume, Hodeitruk) abestu eta grabatu dituzte.[1]

Euskal PEN Klubaren (Basque PEN) sortzaileetako bat da, eta lehendakariordea izan da.[2] Itzultzaile lanetan ere ibili da: erdaretatik ia hogei liburu euskaratu ditu. Euskaltzain urgazlea da.[3] Era berean, Tolosako Zezenketa Elkartearen presidentea izan da, Euskal Herrian zezenketak defendatuz. Tolosako inauterietako konpartsen musikaren hitzak konposatu ditu, tartean "Oi, ai ene ipurdia!", "Txapin larrosak" eta "Un kunu subrusu". Irakaskuntzan STEE-EILAS Gipuzkoako koordinatzailea izan zen hainbat urtean.[erreferentzia behar]

Eduki-taula

SariakAldatu

Iturraldek sari hauek irabazi ditu:

LanakAldatu

IpuinakAldatu

EleberriakAldatu

SaiakerakAldatu

Haur eta gazte literaturaAldatu

Ikus-entzunezkoakAldatu

Erakusketen katalogoakAldatu

ItzulpenakAldatu

ErreferentziakAldatu

BibliografiaAldatu

  • Zubeldia, Iñaki: Joxemari Iturralde: Narratibaren indarra eta bizitasuna. - Egan, 2005-1/2, 151-166.


Kanpo loturakAldatu