Agurea eta itsasoa
Agurea eta itsasoa (ingelesez The Old Man and the Sea) Ernest Hemingway idazle estatubatuarrak idatzitako eleberria da. Kuban idatzi zuen 1951n eta 1952an argitaratu zen. Ernest Hemingwayren azken fikziozko lana izan zen, baita entzutetsua ere. Liburuak 1953an Pulitzer Saria jaso zuen.
Agurea eta itsasoa | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Idazlea | Ernest Hemingway (1951) |
Argitaratze-data | 1952 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Old Man and the Sea |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Charles Scribner's Sons (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
OCLC | 232125095 |
Euskaraz | |
Izenburua | Agurea ta Itxasoa / Agurea eta Itsasoa |
Itzultzailea | Anjel Goenaga / Joxemari Iturralde |
Argitaratze-data | 1963 / 1990 |
Argudioa erraza da: Kubako arrantzale zahar batek (Santiago) borroka luzea edukiko du oso arrain handi batekin. XX mendeko fikziozko liburu garrantzitsuenetarikotzat hartzen da.
Liburua askotan zinemaratu da. Filmik ezagunena John Sturgesek 1958an zuzendutakoa izenburu berdineko filma da, Spencer Tracy antzezlea Santiagoren papera jokatzen.
Euskaraz bi bertsio daude. Bata, Agurea ta Itxasoa izenburupean Anjel Goenagak itzulia eta Itxaropena argitaletxeak argitaratua 1963an, Kuliska Sorta bilduman. Bigarrenik, 1990ean Elkarrek bigarren itzulpena argitaratu zuen, Joxemari Iturraldek egindakoa.
Zinema aldatu
- The Old Man and the Sea (1958)
Kanpo estekak aldatu
- [1] Susa argitaletxearen webgunean.
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |