Ilargi horia (eleberria)
liburua
Ilargi horia, Joxemari Iturralderen liburua, 2012.urtean kaleratu zen. Argumentua Espainiako Melilla hirian kokatzen da. Eugenio Areitioaurrena lantegi baten saltzaile bat da eta saltzeko asmoz Afrikako hirira heltzen da. Behin hirian agure marokoar bat berarekin harremanetan jartzen da eta historia bitxia azaltzen dio baina ez elkarrizketa bakar batean, bisitaldi eta testu desberdinen bidez. Poliki-poliki euskaldunen presentzia Afrikako iparraldean ezagutuko dugu, tartean Eugenioren familiakideena. Eleberri honetan intriga, historia eta bidaia-liburua nahasten dira. Estiloa erreza eta arina da.
Ilargi horia | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Joxemari Iturralde (2012) |
Argitaratze-data | 2012 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Ilargi horia |
Argitaletxea | Pamiela |
Herrialdea | Euskal Herria |
Bilduma | Pamiela Kondagintza |
Orrialdeak | 156 |
Kanpo estekak
aldatu- : Leire Zubeldiaren liburuari buruzko iritzi kritikoa Garan: http://kritikak.armiarma.eus/?p=5784