Hadrianoren oroitzapenak

Hadrianoren oroitzapenak eta eranskin gisa Hadrianoren Oroitzapenei buruzko ohar-bilduma Marguerite Yourcenar idazle frantsesaren nobela ezagunetariko bat da. Liburua, aldi berean, eleberri, historia eta olerki liburua da. Joxe Austin Arrietaren itzulpena, bestetik, euskal itzulpengintzaren gailur bat bezala ikusi izan da. Hadriano erromatar enperadore handiaren oroitzapenak irudikatuz eta birsortuz, egilearen asmoa zera izan zen: "XIX. mendeko arkeologoek kanpotik egin zutena barnetik berregitea". Liburu hau kultura hizkuntza gehienetara izan da itzulia.[1]

'Hadrianoren oroitzapenak'
Hadrianoren bustoa.
Datuak
IdazleaMarguerite Yourcenar (1951)
Argitaratze-data1951
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaMemoires d´Hadrien suivi de Carnets de notes de Memoires d´Hadrian
Herrialdea Frantzia
Euskaraz
IzenburuaHadrianoren oroitzapenak eta eranskin gisa Hadrianoren Oroitzapenei buruzko ohar-bilduma
ItzultzaileaJoxe Austin Arrieta
Argitaratze-data1985
BildumaErdal literatura. Elaberria
Orrialdeak417

1948. eta 1950. urteen artean idatzi zen eta aleka argitaratu zen La Table Ronde aldizkarian. Lortu zuen arrakasta zela eta, liburu gisa argitaratu zen 1951n Librairie Plon argitaletxean.

Eleberria sei kapitulutan dago banatuta:

  1. Animula Vagula Blandula
  2. Varius Multiplex Multiformis
  3. Tellus Stabilita
  4. Saeculum Aureum
  5. Disciplina Augusta
  6. Patientia.

"Ene Marko maitea" esaldiarekin hasten da liburua eta gutun luze baten itxura hartzen du. Hadrianok Marko Aurelio bere bilobatzakoari idazten dio. Izan ere, Hadrianok Antonino Pio hartu zuen ondorengotzat adopzioaren bidez, eta Marko Aurelio haren semetzat hartuarazi zion Antonino Piori, beronen ondorengoa izateko.

Gutunean enperadoreak gai askori buruz oldozten du: bere agintaldia eta garaipen militarrak, maitasuna, adiskidetasuna, poesia, musika, artea, bidaiak, bakea eta Antinoo bere maitalea, baita sortu zitzaion samin handia ere, Antinook bere burua hil zuenean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Iñaki Kaminok Joxe Austin Arrietari eginiko elkarrizketa, 1985ko irailaren 8an, Argia astekarian.