Abuztuaren 15eko bazkalondoa

liburua

Abuztuaren 15eko bazkalondoa Joxe Austin Arrietak 1979an kaleratutako eleberria izan zen, Gipuzkoako Aurrezki Kutxak argitaratua.[1]

Abuztuaren 15eko bazkalondoa
Datuak
IdazleaJoxe Austin Arrieta (1979)
Argitaratze-data1979
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaAbuztuaren 15eko bazkalondoa
ArgitaletxeaGAK
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak135
ISBN9788472314887
OCLC907310972

Bere lehendabiziko eleberri honek urte hartako Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari irabazi zuen.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1965. urteko abuztuaren 15a da, Ama Birjina Abuztukoaren eguna. Donostiako alde zaharreko etxe batean familia bildu da bazkaltzeko: 16 urteko seminarista gaztea, bere gurasoak eta arrebak. Egun sargori horretako bazkalondoan kontu-kontari dabiltza senideak eta, bitartean, gazte protagonistaren bizitza ezagutuko dugu, memoriaren joan-etorriak aprobetxatuz.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Berasaluze, Gari. (2015-08-15). «Abuztuaren 15eko bazkalondoa» Berria.
  2. Sarasua, Asier. (2014/06/07). "Abuztuaren 15eko bazkalondoa" (Joxe Austin Arrieta, 1979). eibar.org.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.