Ixkier ur-jauzia

Nafarroako ur-jauzia Larraunen
Izkier ur-jauzia» orritik birbideratua)

Ixkier ur-jauzia Nafarroa Garaiko Larraun udalerrian dagoen ur-jauzia da, Larraun ibaian dago Mugiro kontzejutik pasatzen den zatian.[1]

Ixkier ur-jauzia
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′15″N 1°52′58″W / 42.987482°N 1.88286554°W / 42.987482; -1.88286554
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaLarraun
Nafarroako kontzejuMugiro

Errota zaharra

aldatu

Ur-jauziaren alde batean, XVI. mendeko Izker errota zaharraren hondakinak daude. Goian Plazaola bidearen ondoan, parke etnografiko bat antolatu dute, aleak ehotzeko erabilitako harriak daude bertan jarriak, garai hartako ibarreko jarduera ekonomiko nagusiaren lekuko, errotagintzako jardueraren lekuko diren zenbait errotarri ikus daitezke, sei gutxienez.[1]

Zubiak, zuhaitzak eta animaliak

aldatu

Ur-jauzia Aralar mendilerroan kokatuta dago ekialdeko muturrean, Mediterraneoko arroan.

Ur-jauzitik oso gertu hartzen da Hiruzubide naturbidea, Larraun ibaiarekin batera eskuinaldetik jaisten da bidea. Hiru zubi ikusten dira bi kilometrotan ibaia jaisten den bitartean: Intzoa, Zubidenea eta Beltzuntze. Iturrieta iturritik ere pasatzen da.

Pagoak, haritzak, izeiak eta hurritzak dira bailaratxo honetan, baita aspaldiko hainbat gaztainondo "amatxi" ikusgarri ere.[1]

Europako kastorea, lertxuna, basahate, eta martin arrantzalea bizi dira inguru hauetan.[1]

Bertara nola iritsi

aldatu

Ixkier ur-jauzia ikusteko Nafarroako Plazaola bide berdera joan behar da. Mugiro kontzejutik hartzen da bide laburrena (eskailerak jaitsi behar dira), baina errazena Lekunberritik joatea da bide berdetik. Antxintxar (Sanmigeltxo) eta Arruitzetik ere joan daiteke.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d «Ixkier Ur-jauzia · Hiruzubide» Ondare Kultur Taldea (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Cascada de Izkier/Ixkier desde Lekunberri.» Wikiloc | Trails of the World (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu