Koartza
- Artikulu hau hegaztiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lertxun».
Koartza Ardeidae familiako zenbait hegazti hankaluze, lepaluze eta mokoluzeen euskarazko izena da.
Koartza | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Pelecaniformes |
Familia | Ardeidae Leach, 1820 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
IzenaAldatu
Hegazti hauek "koartza", "gartza" edo "amiamoko" izenez ezagutu izan dira euskaraz. Hala ere, nolabaiteko lapsus txikiren baten ondorioz edo, euskara estandarrean "lertxun" (edo "lertsun") izena jaso zuten duela urte batzuk, eta halaxe erabili izan da hainbat urtez. Izen okerra da hori koartzentzat, lertsunak kurriloak direlako (Grus grus) eta ez koartzak. Zorionez, hiztegi nagusietan aspaldi zuzendu zen akats historikoa eta honezkero modu egokian batu dituzte terminoak Elhuyar hiztegiak, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak eta Euskaltermek.[1] Hala ere, oraindik ere "lertxun hauskara" terminoa aurkituko dugu sarean eta dibulgazio-artikulu eta liburu askotan, oker.
Euskal HerrianAldatu
Euskal Herrian ikus ditzakegun koartzen artean honako hauek daude:
- Koartza hauskara (Ardea cinerea)
- Koartza gorria (Ardea purpurea)
- Koartza zuria (Ardea alba)
- Koartzatxo txikia (Egretta garzetta)
- Koartzatxo itzaina (Bubulcus ibis)
- Koartzatxo karramarrozalea (Ardeola ralloides)
ErreferentziakAldatu
- ↑ Koartza hauskara. Txoriak.eus, Creative Commons BY-SA (Noiz kontsultatua: 2021-3-9).